Bilboko “Paisaia eraldatuei” so

Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzako egoiliar, begirale eta langile boluntarioen talde bat erdialdera hurbildu ginen orain dela gutxi, hiriaren oraingo argazkiak zein garai batekoak ikustera.

Erakusketa Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoak egiten dituen ekintzetako bat zen, Bizkaiko hiriburuko Maria Diaz de Haro kalean.

“Paisaia eraldatuak” tituluarekin, bildumak Jose Luis Ramirezez argazkiak jasotzen ditu, 70eko urteetatik gaur egun arte egindakoak, eta gure hiriak izan duen eraldaketa itzela egiaztatzeko aukera eman zigun.

Argazkietako askok hiriko leku bera erakusten zuten, leku beretik eginda, baina tartean hainbat hamarkada igarota, eta horregatik konparazioa are deigarriagoa zen.

Irudiek balio izan zuten egoiliarrek beraiek ezagutzen zituzten hiriko lekuak identifikatzeko –Itsasadarra, Recalde zumarkalea, Bolueta, Areatza…

Bilboko Bilboko

Tagged with: , ,
Posted in Aita Menni