Bilboko Aste Nagusia ospatzen

Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri

Bilboko Aste Nagusia ezinbesteko hitzordua da Txurdinagabarri Egoitzaren egutegian, eta aurten, kalean jai giroaz gozatu ezin izan dugun arren, topera bizi izan dugu gure zentroan.

Jaiei hasiera emateko, gure Marijaiaren bisita izan genuen, eta bere ereserki ezagunaren erritmora solairu guztiak zeharkatu zituen, eta aurreko astean eskulan tailerrean ilusio handiz prestatutako zapiak banatu genituen. Aurten, gainera, eskumuturreko politak prestatuko ditugu Bilboko baldosarekin, eta harreran ere utziko ditugu, Egoitzako langileek eta senideek har ditzaten.

Jaiei hasiera eman ondoren, ospakizunarekin jarraitu genuen astean zehar ekintza bereziak eginez.

Arratsalde horretan bertan Magia Bilbao konpainiako Oskar magoaren emanaldiaz gozatu genuen goiko terrazan, eta bere trikimailu onenetako batzuekin txunditu gintuen.

Asteartean, autonomia gehiago duten 2. eta 5. solairuetako egoiliarrekin, herri bazkaria antolatu genuen goiko terrazan. Festetako bazkari batean ohikoa denez, paella prestatuko genuen, geure baratzeko produktuekin egindako entsalada gozo batekin lagunduta. Eta, postrerako, hain gustuko dugun tarta izoztua. Arratsaldean, “Chicago” musikalaren emanaldiaz gozatu genuen gure solairuetan.

Asteazken goizean goiko terrazara joan ginen pintxopotea egitera, egoiliarrek beren gustura egindako gilda mota desberdinekin. Hori guztia alkoholik gabeko sagardo txotx batekin lagunduta. Eta arratsaldean, terrazara igo ginen berriro, su artifizialez gozatzeko, telebistan, txokolate eta txurro goxoekin meriendatzen genuen bitartean.

Jaien azken eguna ixteko, osteguna, buruhandiak eta txaranga musika izan genuen solairu guztietan. Eta arratsaldean, eguna terrazan amaitu genuen, gure lagun Arotza maitearen emanaldiarekin, azken orduak bilbainaden erritmoan ospatuz.

Alaitasun eta umore oneko astea izan zen, baina datorren urtean Aste Nagusia beti bezala ospatzeko irrikan gaude, jendea kalean dela.

Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri Semana Grande en la Residencia Txurdinagabarri

 

Tagged with: ,
Posted in Aita Menni