Txaloak gure adinekoentzat, familientzat eta langileentzat

Txurdinagabarri Egoitzan bat egiten dugu txaloaldiekin; izan ere, konfinamendu egoera honetan, hainbat kolektibok txaloak jasotzen dituzte egunero, eta, bereziki, arreta soziosanitaroaren arlokoek.


Aita Menniko beste egoitza batzuetan egiten den bezala, eguerdiko 12:00etan, Txurdinagabarrin ere elkartu egiten gara, elkarrekin bizi garenon artean animoak emateko: egoitzan bizi garenok eta arreta ematen digutenak zein gure familiak, une zail hauetan ezin baitute gure ondoan egon, baina gutxienez bideo-deietan eta bideoetan ikusten gaituzte, eta egiten ditugun jarduerak erakusten dizkiegu.

Guztion artean, maitasun eta animo handiz, ohiz kanpoko egoera honi aurre egiten ari gara, eta horrek are gehiago batzen gaitu ospitale familia gisa.

Guztion artean, lortuko dugu!

Bideoa

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Posted in Aita Menni