Nikolas Morillok San Blas opilak egiteko errezeta partekatu nahi izan du Soraluzeko adinekoen Eguneko Zentroko erabiltzaileekin –horietako baten senidea da–, eta prestatzen erakutsi digu.
Bideoa
Errezeta
Osagaiak
Orea egiteko:
- 1 kg irin
- 1/2 kg azukre
- 1 zorro legamia
- 6 arrautza
- 100 g margarina
- 100 g txerri gantz (horren ordez, 100 g margarina gehiago erabili daiteke)
- 16 tanta anis esentzia
Gainalde zurirako:
- 2 arrautza zuringo
- 300 g glas azukre
- Limoi erdi bat
Prestaketa:
- Ontzi batean, nahastu irina, azukrea, legamia, arrautzak, margarina eta gantza (erabili behar badugu). Oratu eskuekin tarte ona batez, ore homogeneo bat lortu arte.
- Bildu orea zapi garbi batean, eta utzi egoten 2 orduz.
- Harrotu zuringoak elur punturaino, eta joan gehitzen glas azukrea txano batez bahetuta, eragiten dugun bitartean.
- Hartu limoia eta estutu, zukua nahasketaren gainean erori dadin, erori daitezkeen pipitak zainduz.
- Ongi nahastu, estali eta sartu nahasketa hozkailuan 2 orduz, opilen oreak atseden hartzeko.
- Tarte hori igarota, hartu ore zatiak eta eman forma opilei, zapalduta. Prest daudenean, labean sartu 160 gradura, 20 minutuz.
- Opilak labetik atera eta berehala, itxaron gabe, estaldura zurirako nahasketa botako diegu gainetik. Horrela egin behar da, opilak hozteko prozesuak lagundu egiten duelako estaldura gogortzen.