
Joan den otsailaren 4an, Agate Deunaren jai-bezperan, Arrasateko Arizmendi ikastolako neska-mutil talde bat Aita Menni Adinekoen Eguneko Zentrora joan zen, irakasleekin, aitona-amonekin abesteko.
Jarduera hau, urtero ikastolak eta Eguneko Zentroak egiten duten belaunaldi arteko programaren barruan kokatzen da.
Gero Garaia Gunera igo ziren denak han abesteko. Berrikuntzarekin eta teknologiarekin zerikusia duten hogei bat enpresak lan egiten dute hor.