Bideoa: Ahizpa Ospitalarioak, adinekoengan antidepresiboak eta antipsikotikoak erabiltzeari buruzko Jardunaldietan

Miniatura del vídeo del doctor Manual Martín Carrasco

Antipsikotikoen eta antidepresiboen erabilera adineko pertsonengan; hori izan da Ospitale Farmaziako Espainiako Elkartearen (SEFH) Neuropsikiatriako Farmaziako Eztabaiden Jardunaldien III. edizioaren gaia. Jardunaldiak joan den otsailaren 24an eta 25ean egin ziren.

Jardunaldien helburua zen adinekoen artean sendagai mota horiek erabiltzeari dagokionez orain arte dagoen ebidentziarik onena eta handiena mahai gainean jartzea, eta geriatriako biztanleen artean erabilera arrazionalizatzea, adineko pazienteen bizi kalitate hobea lortze aldera.

Saioetan hainbat gai jorratu ziren, besteak beste: adineko pertsonek sendagaien ondorio terapeutikoekiko eta toxikotasunarekiko duten sentikortasuna, eta horrek zer garrantzi duen farmako antidepresiboak eta antipsikotikoak erabiltzeko garaian.

Jardunaldiak online egin ziren, eta bigarrenean Manuel Martin Carrasco doktoreak parte hartu zuen, Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ahizpa Ospitalarioen Zentroetako psikiatra eta zuzendari medikoak.

Martin doktoreak ikuspegi klinikotik heldu zion bere hitzaldiari, eta depresioa duten adineko pertsonen zenbait kasu jarri zituen mahai gainean, sintomei eta diagnostikoei dagokienez aldakortasun handia dagoela erakusteko. Ondoren, depresioaren tratamenduan terapia ez-somatikoen eta horiek farmakoterapiarekin uztartzearen garrantzia nabarmendu zuen, baita horrek larritasun handieneko kasuetan jokatzen duen rola ere, eta, hortik abiatuta, analisi zehatz bat egin zuen hainbat sendagairen indikazioei buruz, kontsentsuatutako dokumentuak eta ebidentzia eskaintzen duten hainbat artikulu aipatuz. Halaber, arlo horretan adinekoei buruzko berariazko azterlanik ez dagoela ere azpimarratu zuen, eta, azkenik, Europako eta AEBko medikamentuen agentziek depresiorako onartutako sendagai berriak daudela aipatu zuen.

Bideoa

Manuel Martín Carrasco doktorearen hitzaldia:

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Posted in Aita Menni