Berriki ehun urte egin dituzten Teresa Gondra eta Carmen Larrínaga El Correo egunkarian

El Correo egunkariak 100 urte edo gehiago bete dituzten 20 pertsonaren lekukotasuna argitaratu du gaur erreportaje batean. Horien artean Teresa Gondra eta Carmen Larrinaga daude, Txurdinagabarriko Zahar Egoitzan bizi direnak eta 100 urte dituztenak.

Teresak 100 urte bete zituen 2016ko urriaren 13an eta hilabete batzuk lehenago lore-eskaintza egin zuen “Pichicihiren” bustoaren aurrean Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerrak San Mamesera egindako bisitan. Teresak iaz parte hartu zuen tailer
horretan.

Carmen Larrinaga Teresa baino hilabete bat gazteagoa da. 1916ko azaroaren 13an jaio zen eta festa polit batekin ospatu genuen Egoitzan. Senideez eta Txurdinagabarriko lagunez gain, Bilboko Udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak ere izan ziren.

Carmen eta Teresaz gain, Aita Mennik Bizkaian kudeatutako Zahar Egoitzen artean ehun urte dituzten beste adineko batzuk ere badaude: Agustina Ramilak 105 urte ditu, Carmen Villacianek 101 eta Mª Ángeles Martínezek 101 egin zituen joan den urtarrilaren 1ean Txurdinagabarrin. Aita Menni Hospitalean, Felisa Garcia 102 urte egin zituen azaroaren 4ean. Eta Durangoko Joxe Miel Barandiara Egoitzan Carmen Sanzek 100 urte bete zituen joan den urrian.

 

Teresa Gondra

 

Carmen Larrinaga

Posted in Aita Menni