Beroak estutzen duenean… etxeko izozkiak!

Beroak estutzen duenean Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan frutazko izozki freskagarriak prestatzeko aprobetxatzen dugu. Entretenitu egiten gara eta, gainera, oso-oso goxoak ateratzen zaizkigu!

Prozesuaren lehen urratsa supermerkatura joatea izan ohi da, behar ditugun osagaiak erostera: esnea eta fruta desberdinak, esaterako, kiwiak, melokotoiak, bananak…

Ondoren, egoiliarrak eta senideak taldeka jartzen gara, izozkiak zein frutarekin egin nahi ditugun. Batzuek fruta bakarreko izozkiak nahi izaten dituzte, eta beste batzuek hainbat fruta nahastuz esperimentatu nahi dute. Fruta zuritzen dugu, puskatan zatitu eta esne gehitzen diogu, eta ondoren dena irabiagailuan pasatzen dugu.
Ateratzen den nahasketa plastikozko edontzietan banatzen dugu, eta zurezko koilaratxo bat jartzen diegu, izozkia egin duen pertsonaren izenarekin. Koilaratxoa erdian geratu dadin, truku bat daukagu: aluminiozko papera jartzen dugu edontzia estaliz, eta koilaratxoarekin zulatzen dugu.

Ondoren, edontziak hozkailuan sartzen ditugu, eta bertan uzten ditugu hainbat egunez. Denbora hori igarota, begiraleak solairuetara joaten dira izozkiak banatzera.

Erositakoak baino askoz goxoagoak dira guretzat, eta sanoagoak!

Beroak estutzen duenean… etxeko izozkiak Beroak estutzen duenean… etxeko izozkiak Beroak estutzen duenean… etxeko izozkiak Beroak estutzen duenean… etxeko izozkiak Beroak estutzen duenean… etxeko izozkiak

Tagged with: , ,
Posted in Aita Menni