Barandiaran Egoitza: baratzetik mahaira

Huerto de la Residencia de mayores Barandiaran de Durango

Azken hilabeteotan, Joxe Miel Barandiaran adinekoen Egoitzako patioan aire zabaleko leku bat eduki ahal izan dugu, eguzkia hartzeko eta ekintzez gozatzeko.


Gure kuttunetako bat da gure hiri baratzea zaintzea. Taldeka, erein, ongarritu, ureztatu eta maitasun osoz zaintzen dugu lurra eta bertatik ateratzen doana. Eta ez dugu hain gaizki egingo, udan lortu ditugun piperrak eta marrubiak ikusita.

Orain, udazkenean, letxugak eta tomateak jaso ditugu dagoeneko, eta porruak, zerbak eta azak ditugu landatuta, horiek ere gure sukaldean bukatzeko. Hori bai hori, zero kilometroko produktua!

 

Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzaren baratzea Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzaren baratzea Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzaren baratzea Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzaren baratzea

Posted in Aita Menni