
Urtero bezala Munduko Zirku Handiak ateak zabaldu zituen Bilboko Aste Nagusirako, eta Txurdinagabarri Egoitzako adinekoak poz-pozik hurbildu ziren emanaldietako bat ikusteko.
Etxebarria parkean askaldu zuten eta pailazoak ikusten hasi ziren paseo labur bat eman ondoren zirkura sartu ziren emanaldiez gozatzeko. Fofitorekin Gabi, Fofó eta Miliki senideekin telebistan agertzen zenean abesten zituen abesti ezagunak gogora ekarri zituzten.
Magiaz eta barrez beteriko arratsaldea izan zen!