Arrasateko Eguneko Zentroak eta Arizmendi Ikastolak festa batekin esan diote agur Belaunaldi Arteko Programari

Arizmendi Ikastolako txikiek eta Aita Menni Adinekoen Eguneko Zentroko aitona-amonek parte hartu zuten festa dibertigarri baten bidez duela zenbait urtetatik bi zentro hauek Arrasatek egiten dituzten Belaunaldi arteko Programaren 2016ko edizioa amaitu zen.

Oraingo honetan, Arizmendiko neska-mutilek koreografia batzuk prestatu zituzten andereñoekin, eta musikaren erritmora dantzatu eta abestu zuten. Gure erabiltzaileek asko gozatu eta txalotu zuten.

Zenbait alditan bi zentroetako taldeak elkartu egin dira ikasturtean zehar zenbait jarduera partekatzeko, hala nola Agate Deunaren jaiegunean. Egun horretan Garaia Berrikuntza Gunera joan ziren ohiko abestiak abesteko, Eguneko Zentroan eskulanak egiteko elkarrekin eta aitona-amonek Ikastolako txikienei jaten ematen laguntzeko.

Jarduera horiek aukera handia dira adinekoentzat eta txikienentzat beste pertsona batzuekin sozializatzeko, eta hori guztia errespetuzko giro batean; baita sormena eta mugikortasuna sustatzeko eta dibertitzeko ere.

Udatik bueltan bi zentroetako taldeak berriro hasiko dira lanean datorren ikasturterako programa prestatzeko.

Bideo

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

 

 

Posted in Aita Menni