Arrasate – Aita Menni Eguneko Zentro Psikogeriatrikoa

Orrialde honetako edukiak pribatuak dira. Pasahitza duten Aita Meni Eguneko Zentroko familiek baino ezin dituzte erabili.

Jarduerak

Urria

Eguneroko eta jarduera bereziak Astelehenetik Ostiralera (PDF)

Jai egunen egutegia

2020

2020ko jai egunen egutegia (PDF)

Gaurkotasuna

Aita Mennik kudeatzen dituen adinduentzako Egoitza eta Eguneko Zentroen sarearen albisteak.


Zer jaten dugu Eguneko Zentroan?

Urtarrila

Ileapaindegia eta podolologia

+Ile-apainketa Zerbitzua

Eguneko Zentroak Ile-apainketa Zerbitzua eskaintzen du Aita Menni Ospitalearekin batera. Zerbitzu hori pribatua da (erabiltzaileak ordaintzen du) eta astero eskaintzen da.

Nahi duenak edo haren senideak ordua eskatu beharko dute Eguneko Zentroan.

Emakumea

Garbitzea, ruloak eta orraztea …………………………. 12 €
Garbitzea eta orraztea ……………………………………. 12 €
Garbitzea, moztea eta orraztea ……………………….. 24 €
Garbitzea, koloratzailea eta orraztea ……………….. 27 €
Garbitzea, koloratzailea, moztea eta orraztea …… 39 €
Permanentea ………………………………………………… 37 €
Depilazioa ………………………………………………… 4 €

Gizona

Moztea ……………………………………………………………9 €


+Podologia Zerbitzua

Eguneko Zentroak hilean bi aldiz eskaintzen du Podologia Zerbitzua Aita Menni Ospitalearekin batera. Kontsultako 15 € dira, eta erabiltzaileak ordainduko du.

Nahi duenak edo haren senideak ordua eskatu beharko dute Eguneko Zentroan.

Lan taldea

Zentroko arduraduna: Elena Berecibar
Psikologoa: José A. Ezquerra
Gizarte-Langilea: Aintzane Ramos
Erizaina: Inma González

Erabiltzailearenganako Arreta Unitatea

+Zer da Erabiltzailearenganako Arreta Unitatea?

Egoitzak Erabiltzailearen Arreta Unitate bat dauka (EAU), eta bere helburua da kalitate asistentzialaren etengabeko hobekuntza eta gure erabiltzaileen erabateko gogobetetzea sustatzea, beraien iritzia ezaguzu, eta Zentroarekin duten gogobetetze maila neurtuz, gogobetetze hori helburuetan eta egiten ditugun zerbitzuen antolamenduan sartzeko.

Unitatea gure Kalitate Planaren ekintzen barruan sartzen da, Egoitzan ematen dugun asistentzia hobetzeko eta 64/2004 Dekretuan, 2004ko apirilaren 6koan, ezarritakoa betetzeko helburuarekin, zeinak zera dioen: “Gizarte zerbitzuen erabiltzaileek aukera izan behar dute zerbitzuen funtzionamenduan parte hartzeko, etengabe edo noizean behin, parte hartzeko bide formaletara jo beharrik gabe, iradokizunak eta kexak aurkeztearen bitartez”.

+Zer eskaintzen dizu zerbitzu honek?

  • Kexak edo/eta iradokizunak aurkezteko beharrezko informazioa.
  • Kexa edo/eta iradokizunen arreta, kudeaketa eta sustapena.
  • Erabiltzaileen eskubideen babesa. Berauen, profesionalen eta erakundearen arteko harremanak armonizatzeko.
  • Erabiltzaileek Ospitaleak eskainitako zerbitzuaren kalitateari buruz duten iritziaren bilketa, elkarrizketen edo galdeketen bitartez.

+Nola aurkeztu iradokizun edo kexa bat?

Iradokizunak eta kexak ahoz aurkeztu ahal izango zaizkio Zentroko edozein langileri (ahal dela arduraduna, erizaina, gizarte langilea edo psikologoa) edo idatziz, horretarako erabiliz Zentroko harreran eskuragarri dauden formularioak, edo bestelako euskarri idatzietan.

Idatziak Zentroko Harreran xede horretarako jarrita dauden postontzietan sartu daitezke.

Saiatuko gara iradokizun edo kexa oro ahalik eta azkarren konpontzea, interesdunarekin harremanetan jarrita.

Zentroko Zuzendaritzatik komunikazio tresna hori erabiltzera animatzen zaitugu, EAUaren helburua egiten dugun zerbitzuan etengabeko hobekuntza mantentzea baita, gure erabiltzaileei pertzepzioak eta itxaropenak ezagutuz.

Informazioa

Argibide gehiago jasotzeko, zure Gizarte Langilearengana, Psikologoarengana edo Erizain Gainbegiratzailearengana jo dezakezu.

Langile soziala
Unitateko arduraduna (Mertxe Baroja)

Tel. 943 79 44 11
E-mailez harremanetan jarri