Apirileko Feria Txurdinagabarri Egoitzan

Apirilaren 19tik 23rako astean, Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Apirileko Feria ospatu dugu.

Eta hainbat jarduerarekin egin dugu: eskulanetan krabelinak eta faroltxoak prestatu ditugu, sukaldaritza tailerrean salmorejoa egin dugu, eta, egun batean, goiko terrazan festa egin dugu, sevillana, flamenko, kopla eta horrelako musikarekin dantzan.

Gonbidatu berezi bat ere izan genuen: 2. solairuko laguntzaileetako batek, Granadakoa bera, nola dantzatzen den erakutsi zigun.

 

Tagged with: ,
Posted in Aita Menni