Apirileko Feria Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan

Apirilean zehar Andaluzia presente egon da Sevillako Apirileko feriaren harira, adineko pertsonen Txurdinagabarri Egoitzan.

Hori dela eta, egin ditugun ekintzetako askok ukitu flamenkoa dute. Esaterako, astebete eman genuen tailerrean Kordobako kapelak eta loreak prestatzen.

Eta hareago, belaunaldi arteko programako neska-mutilekin sukaldean sartu ginen eta salmorejo goxo bat prestatu genuen, hegoaldean jan daitekeena bezain ona.

“Egun handia” apirilaren 19a izan zen. Egoitzako areto nagusia apaindu genuen, prestatzen aritu ginen kapelak eta loreak jantzi genituen eta aretora jaitsi ginen ospatzera. Bertan “Arbolarte” dantza taldearen emankizunaz gozatu genuen. Hainbat “sevillana” dantzatu zituzten eta Sevillako Feriako El Realeko etxoletako batera eraman gintuzten musikaren eta flamenka soinekoen laguntzaz.

Apirileko Feria Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan Apirileko Feria Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan Apirileko Feria Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan Apirileko Feria Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan Apirileko Feria Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan

Tagged with: , ,
Posted in Aita Menni