Aita Menniko egoitzetan euskara sustatzeko egindako lanak Eusko Jaurlaritzaren aitorpena jaso du

Euskera en Aita Menni

Aita Menniko adineko pertsonen hiru egoitzetako berrogeita hamarren bat langilek Eusko Jaurlaritzaren aitorpena jaso zuten uztailaren 29an, euskara maila hobetzeko egindako ahaleginagatik eta arreta eskaintzen dieten pertsonei euren hizkuntzan hitz egiteko egindako ahaleginagatik.

Egoitzetako 116 gerokultorek hartu dute parte, guztira, Gipuzkoako adinekoentzako zentroetan laguntza hobetzeko gauzatu den ekimen batean, euskaraz hitz egin nahi duten egoiliarrek hala egin ahal izango dutela bermatzeko asmoz. Horretarako, zaintzaile horiek eskolak jaso dituzte, eta HABEren B2 mailako azterketa bat egin dute. %82k gainditu dute. Azterketa egin duten langileetako 46 Aita Mennik kudeatutako zentroetakoak dira: 8 Villabonako Santiago Egoitzakoak, 24 Arrasateko Iturbide Egoitzakoak eta 14 Oñatiko San Martin Egoitzakoak.

Uztailaren 29an Donostiako Aiete Jauregian egin zen ekitaldi batean, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bilgen Zupiriak eta Gizarte Gaietako foru diputatu Maite Peñak eskerrak eman zizkieten ekimenean parte hartu duten guztiei egindako ahaleginagatik, eta hizkuntza ezagutza egiaztatzen duten diplomak banatu zizkieten.

Nieves Altuna joan zen Aita Menniko langileen ordezkari. Iturbide Egoitzako erizaintzako laguntzaileen burua da Altuna, eta berak azaldu zuen zer-nola joan zen esperientzia gure zentroetan eta nola B2 mailako azterketa hori akuilua izan den lehendik ere euskaraz bazekitenak ohar daitezen zeinen onuragarria den egoiliarrentzat euskaraz hitz egitea euren arretaz arduratzen diren pertsonekin.

Posted in Aita Menni