Adineko pertsona

Artritisa eta artrosia adinekoengan

Área de Persona Mayor

 

Aurkibidea   Zer da artritisa? Zer alde dago artritisaren eta artrosiaren artean? Zer artritis mota daude? Nori eragiten dio gehien artritisak? Zerk eragiten du artritisa? Artritisa agertzean eragina duten faktore dietetikoak Zer artikulaziori eragiten die maiztasun gehiagorekin artritisak? Nola hasten…
Manos de un hombre mayor apoyado en un bastón

Zer da artritisa? Zer alde dago artritisaren eta artrosiaren artean?

Artritisa artikulazioetan sortzen den gaixotasun degeneratibo bat da. Artikulazioen hanturari eta narriadurari lotutako 100 gaixotasun baino gehiagori esaten diegu “artritis”.

Artrosiari dagokionez –osteoartritis ere esaten zaio–, artritis mota oso ohikoa da, non kartilagoak higadura bat izaten duen hantura gertatu aurretik.

Ikerketa askok hainbat artritis mota deskribatzen dituzte, eta honela sailkatzen dituzte:

  • Hanturarik gabeko artritisak (artrosia).
  • Hanturazko artritisak.
    • Kristalen metaketak eragindakoak (sasihezueria, kaltzio fosfato basikoaren gaixotasuna, hezueria).
    • Bakterio eta birusek infekzioek eragindakoak (Staphylococcus aureus, Neisseria gonorrhea).
    • Lymeren gaixotasunaren konplikazioak, parbobirusa, enterobirusa.
    • Prozesu autoimmuneen ondorioa.

Kasu batzuetan, artikulazioei kalte egiteaz gain, gaixotasunak beste organo batzuei ere kalte egin diezaieke, hala nola: bihotza, giltzurruna, birika, digestio aparatua, begia, azala eta nerbio sistema.

 

Zer artritis mota daude?

  • Artrosia edo osteoartritisa.
  • Artritis degeneratiboa (lesio edo mugimendu errepikakor baten ondoren gertatzen da).
  • Artritis erreumatoidea (arazo autoimmuneen ondorioz garatzen da).
  • Artritis psoriasikoa (artritisa lehenago ere psoriasia zuten pertsonetan).
  • Hezueri artritisa (odolean azido urikoa pilatzeagatik).
  • Artritis birala (B19 parbobirusak, B eta C hepatitisak, GIBak eta alfabirusek eragiten dute forma akutuan).
  • Espondilitis ankilosatzailea (denborarekin, hainbat orno fusionatzen dira).

 

Nori eragiten dio gehien artritisak?

Artritisa, batez beste, 65 urtetik gorako biztanleen %30i erasaten die, eta gehiago eragiten die emakumeei gizonei baino: gutxi gorabehera, artritisa duten 3 pazientetik 2 emakumeak dira.

Gaixotasuna nozitzeko joera genetikoa dago.

Gehiegizko pisua edo obesitatea duten pertsonek aukera gehiago dituzte kargako artikulazioetan artritisa garatzeko (aldakan, belaunetan, orkatiletan eta oineko artikulazioetan: tartso, metatartso eta falangeak).

Halaber, azterlan batzuek diote gaixotasunaren portaera desberdina dela talde batzuetatik besteetara:

  • Eskimalak dira gehien pairatzen duen populazioa.
  • Amerika kontinentean gaixotasunaren prebalentziaren ehunekoa Europa kontinentekoa baino pixka bat handiagoa da.
  • Egoera horretan gutxien borrokatu behar dutenak Asia eta Afrika kontinenteetako pertsonak dira.

 

Zerk eragiten du artritisa?

Gero eta azterlan gehiago daude gai jakin honi buruz, eta, hala ere, zientziaren ahaleginak gorabehera, oraindik ezin izan da frogatu gaitza agertzea eragiten duten faktoreak berdinak direnik gertatzen zaien pertsona guztietan; hau da, hainbat eta hainbat arrazoik eragiten dute.

  • Faktore genetikoak.
  • Gehiegizko pisua / obesitatea.
  • Dieta.
  • Gehiegizko lana edo mugimendu errepikakorrak artikulazio batekin.
  • Aurretiko deformazioak hezurretan.
  • Traumatismoak.
  • Aurretiko gaixotasunak arrisku faktoreak dira (diabetesa, adibidez).
  • Tabakoa erretzeko ohitura.

 

Artritisa agertzean eragina duten faktore dietetikoak

Artritisa agertzea atzeratzen laguntzen duten janariak eta edariak:

  • Haragi zuriak.
  • Omega 3 duten janariak edo edariak.
  • C bitaminan eta antioxidatzaileetan aberatsak diren janariak, bereziki marrubia, ahabia, mugurdia, granada eta antzeko frutak.
  • D bitaminan aberatsak diren janariak.
  • Probiotikoak.
  • Ardoa.
  • Infusioak.

Artritisaren agerpen goiztiarra errazten duten janariak eta edariak:

  • Haragi gorriak.
  • Gluten ugariko elikagaiak, hala nola ogia.
  • Esnekiak.
  • Kafea prozesatzeko substantziak (edaten dugun kafean daudenak).
  • Gatz askoko janariak.
  • Azukre askoko janariak eta edariak.
  • Trans gantzetan aberatsak diren janariak.

 

Zer artikulaziori eragiten die maiztasun gehiagorekin artritisak?

Maiztasuna, askotan, ohituren, dietaren eta lan bizitzaren araberakoa izaten da.

  • Baraila
  • Lepoa
  • Sorbaldak
  • Ukondoak
  • Aldakak
  • Eskumuturrak
  • Eskuak
  • Belaunak
  • Orkatilak
  • Oinak

Bizkarrezurrean eragin txikiagoa izaten du gaixotasun honek, lehen aipatutako espondilitis ankilosatzailean izan ezik.

 

Nola hasten dira artritisa eta artrosia agertzen?

Artritisaren lehen sintoma artikulazioetako mina izaten da. Benetako artikulazioko mina eta artikulazioan ez dauden edo inguruan dauden afekzioak bereizten jakin behar da. Medikuak baieztatu ondoren minak artikulaziokoak direla, haien jatorria baieztatu behar du, hau da, gaixotasunaren arrazoia. Hantura egoteak edo ez egoteak arazoa zein den identifikatzen lagundu diezaioke medikuari.

Hanturarik ez badago, baliteke artrosi arazo baten aurrean egotea.

Gaixotasuna eraginkortasunez kudeatzeko lehen pausoa diagnostiko goiztiarra eta egokia egitea da. Garrantzitsua da antzeko sintomak dituzten beste gaixotasun batzuetatik behar bezala bereizten jakitea.

Artrosiak hasiera eta larritasun aldakorra du, eta ez du hanturazko ezaugarririk, esaterako, artikulazio beroak edo puztuak. Artrosia ordubete baino gutxiagoko zurruntasunarekin eta minarekin agertu ohi da goizean, eta zerbaitetan jardunez larriagotzen da eta atsedenarekin hobetzen da.

Hantura baldin badago, aukera posibleenetako bat hanturazko artritisa izan daiteke. Hanturazko artritisak artikulazio bero eta puztuak, goizeko zurruntasun luzea eta batzuetan larruazaleko erupzioak, ahoko ultzerak edo barne organoen beste kalte batzuk eragiten ditu.

 

Nola tratatzen da artritisa?

Oraingoz sendaezina den gaixotasun baten aurrean gaude. Hala ere, hainbat aukera aringarri ditugu:

  • Medikamentuak, sintoma eta adierazpen klinikoak desagertzeko edo modu esanguratsuan murrizteko helburua dutenak. Horretarako bide bat farmakologikoa da. Hala ere, artritisa duten paziente batzuek ez dute erantzuten egungo sendagaiekin espero zitekeen bezala, ezta tratamendu farmakologiko agresiboak emanda ere.
  • Ariketa fisikoa, esaterako, pilates, aquagym, tai ji edo yoga onuragarriak izan daitezke.
  • Pisua galtzea oso gomendagarria da obesitatea edo gehiegizko pisua duten pazienteentzat, gaixotasuna kargako artikulazioetan garatzen baita, hala nola aldakan, belaunetan edo orkatiletan.
  • Ibiltzea kostatzen den kasuetan, mesedegarria  da makila edo ortesi bat erabiltzea.
  • Ortesia oso gomendagarria da, halaber, erpuruaren oinarrian gaixotasun hori duten pazienteentzat.
  • Inguruan beroa edo hotza aplikatzeak sintomak arindu ditzake.
  • Benda neuromuskularrak belaunean arazoak dituzten pertsonei lagun diezaieke, artikulazioa posizio finko batean mantentzen baita.
  • Kirurgia, kasurik okerrenean.

 

Nola saihestu edo atzeratu artritisa agertzea?

  • Saiatu gaixotasuna agertzen laguntzen duten elikagaiak ez kontsumitzen, eta prebenitzen dutenak hartzen.
  • Ahalik eta lasterren agertzea eragiten duten ohiturak baztertzea, hala nola tabakismoa edo sedentarismoa.
  • Ariketa fisikoa egitea.
  • Lesioak saihestea.
  • Arreta jartzea postura beharturik ez hartzeko, hala nola, beti hanka bera sakatuz makurtzea edo belauniko jartzea eta gorputzaren pisua belaunen gainean ezartzea maiz edo luzaroan.
  • Familian gaixotasun horren aurrekaririk badago, arreta handiagoa jarri lehen aipatutako puntuetan.

 

Bibliografia:

  • Carmona L. Epidemiología de la artritis reumatoide. Manual de la artritis reumatoide. Madrid: Sociedad Española de Reumatología/Wyeth, 2002
  • Arthritis Basics [Internet]. Centers for disease control and prevention. 2019 [citado 8 marzo 2022]. Disponible en: https://www.cdc.gov/arthritis/basics/index.html
  • Rheumatoid arthritis. Silman AJ, Horchberg MC, editors. Epidemiology of the rheumatic diseases. Oxford: Medical Publications, 1993
  • Kolasinski, Sharon L.; Neogi, Tuhina; Hochberg, Marc C.; Oatis, Carol; Guyatt, Gordon; Block, Joel; Callahan, Leigh; Copenhaver, Cindy; Dodge, Carole; Felson, David; Gellar, Kathleen; Harvey, William F.; Hawker, Gillian; Herzig, Edward; Kwoh, C. Kent; Nelson, Amanda E.; Samuels, Jonathan; Scanzello, Carla; White, Daniel; Wise, Barton; Altman, Roy D.; DiRenzo, Dana; Fontanarosa, Joann; Giradi, Gina; Ishimori, Mariko; Misra, Devyani; Shah, Amit Aakash; Shmagel, Anna K.; Thoma, Louise M.; Turgunbaev, Marat; Turner, Amy S.; Reston, James (2020). “2019 American College of Rheumatology/Arthritis Foundation Guideline for the Management of Osteoarthritis of the Hand, Hip, and Knee.” Arthritis Care & Research 72(2): 149-162.
  • Carmona, Loreto. (2002). Epidemiología de la artritis reumatoide. Rev Esp Reumatol. 29. 86-89.
  • Gioia, Chiara, et al. Dietary habits and nutrition in rheumatoid arthritis: can diet influence disease development and clinical manifestations?. Nutrients, 2020, vol. 12, no 5, p. 1456.
  • Basu, Arpita; Schell, Jace; Scofield, R. Hal. Dietary fruits and arthritis. Food & function, 2018, vol. 9, no 1, p. 70-77.
  • Dey, Mrinalini; Cutolo, Maurizio; Nikiphorou, Elena. Beverages in rheumatoid arthritis: what to prefer or to avoid. Nutrients, 2020, vol. 12, no 10, p. 3155.
  • Radu, Andrei-Flavius; Bungau, Simona Gabriela. Management of Rheumatoid Arthritis: An Overview. Cells, 2021, vol. 10, no 11, p. 2857.
  • Marks, Michael; Marks, Jonathan L. Viral arthritis. Clinical medicine, 2016, vol. 16, no 2, p. 129.
  • Pujalte, George GA; Albano-Aluquin, Sheila A. Differential diagnosis of polyarticular arthritis. American family physician, 2015, vol. 92, no 1, p. 35-41.

Artikuluak

Sedestazio indibidualizatua

Jorge Olmo

Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Adineko helduaren osasun mentala

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

Osasun mentala eta COVID-19a

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

Snoezelen gela: dementzia duten adineko pertsonentzako estimulazio sentsoriala

Área de Persona Mayor

Futbolean oinarritutako erreminiszentzi terapia

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna

José Antonio Ezquerra Iribarren

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.

Disfagia (irensteko zailtasuna) eta bere tratamendua adineko pertsonengan

Área de Persona Mayor

Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan

Sonia Espín

Terapeuta okupazionala. Etxetek.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Txomin Ruiz de Gauna

Controller. Etxetek.

Nola aldatu izarak ohean dagoen pertsona bati?

Área de Persona Mayor

Nola bihurtu bainugela gela irisgarri

Marta García Carmona

Terapeuta okupazionala. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Gernu inkontinentzia adinduengan

Área de Persona Mayor

Nola aldatu pixoihala etzanda / ohean dagoen pertsona bati?

Área de Persona Mayor

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Adinduen presioaren ondoriozko ultzerak prebenitzea

Área de Persona Mayor

Adinekoetan idorreria kronikoa saihesteko zainketak

Área de Persona Mayor

Adinekoek beroarengatik arazoak saihesteko gomendioak

Área de Persona Mayor

Adinekoentzat ariketa fisikoa egiteak dituen onurak

Eloi Nin

Mediku errehabilitatzailea. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.

Beherakoa adinekoen artean

Área de Persona Mayor