Adineko pertsona

Ahizpa Ospitalariek 135 urteko historia bete dute

Ahizpa Ospitalariak Munduan

Jesusen Bihotzaren Ahizpa Ospitalarien Kongregazioak 135 urte bete ditu dagoeneko.1881eko maiatzaren 31n Aita Benito Mennik eta Granadako bi gaztek, María Josefa Reciok eta María Angustias Giménezek, emakume-aurpegia jarri zioten Abegikortasunari Ciempozuelosen (Madril) Ahizpa Ospitalarien Kongregazioa, gure erakundea, sortu zutenean. Bere misioak eta balioak pertsona gaixoak artatzeko dira.