Villabonako Santiago Egoitzak belaunaldi arteko truke batean parte hartuko Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako ikasleekin

Belaunaldi arteko trukea

Villabonako Santiago Zahar Egoitzako sei egoiliar belaunaldi arteko truke batean parte hartzen ari dira Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako ikasleekin. “Bizitza-istorio pertsonalak/errealak” du izena eta bere helburua bi belaunaldi talde desberdinen arteko ezagutza eta ikastea sustatzea da.


Esperientzia horren bidez, Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arretako zikloko hogeita hamar ikaslek mendeko adinekoei beraien “bizitzako istorioak” egiten laguntzen diete, eta argazki-proiektu bat egiten dute istorio pertsonal horiekin. Santiago Egoitzan ikusgai egongo da.

Lan horri esker, adinekoek bizitzako ezagutzak eta esperientziak partekatzen dituzte gazteekin, eta gazteak mendeko pertsonen arretaren alderdietara ohitzen dira, pertsonaren arretaren ikuspegitik, eta esparru horretan garapen profesionalean erabilgarriak izango dira eurentzat.

Ekimena bost saiotan egiten da, eta horietatik hiru dagoeneko burutu dira:

  • Otsailaren 13: ikasleen bisita Santiago Egoitzara eta aurkezpena.
  • Otsailaren 17: banakako elkarrizketak belaunaldi arteko trukea sustatzeko.
  • Otsailaren 20: “Bizitzako istorioak” egitea, paperean, egoiliarrekin.

Lan horrekin argazki-erakusketa bat egingo da Villabonako Santiago Egoitzako erabilera anitzeko aretoan, eta ospakizun bat egingo dute elkarrekin esperientziarekin amaitzeko.

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolaz eta Villabonako Santiago Egoitzaz gain, Zabalketa GKEk eta Santiagoko egoiliarren senideek ere parte hartzen dute.

 

Villabonako Santiago Egoitzak belaunaldi arteko truke batean parte hartuko Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako ikasleekin Villabonako Santiago Egoitzak belaunaldi arteko truke batean parte hartuko Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako ikasleekin Villabonako Santiago Egoitzak belaunaldi arteko truke batean parte hartuko Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako ikasleekin Villabonako Santiago Egoitzak belaunaldi arteko truke batean parte hartuko Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako ikasleekin Villabonako Santiago Egoitzak belaunaldi arteko truke batean parte hartuko Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako ikasleekin

Posted in Aita Menni