Adineko pertsona

Txuri Urdin taldeak Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerrari amaiera eman dio

Taller de Reminiscencia basada en el Fútbol con la Real Sociedad

(Fotografía: Federación Española de Asociaciones de Futbolistas Veteranos)

Joan den azaroaren 28an Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) eta Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) antolatutako Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerraren azken saioa egin zen Arrasateko Aita Menni Ospitalean, eta bertan, Realeko Jokalari ohien Elkarteak parte hartu zuen.

Agurtzeko saioa izan da eta ez dira falta izan argazkiak, himnoak, asmakizunak…baina batez ere Oroipen programan parte hartu duten guztiei oparitu dizkien zoriontasuna eta poztasuna: tailerrean parte hartu dutenei, profesionalei eta jokalari ohiei.

Aita Menniko ordezkariez, zentroko profesionalez eta tailerreko parte-hartzaileez gain, azken saio honetan honako hauek ere izan dira: Juan María Zorriqueta (FEAFVko presidentea); Alberto Gorriz (Realeko Jokalari ohien Elkarteko presidentea); Salva Iriarte (Realeko jokalari ohia eta entrenatzaile ohia); José María “Chino” Martínez (Realeko jokalari ohia) y Andoni Ayarza (jokalari ohia, tailerreko zuzendaria eta FEAFV & AFE “Oroipena” proiektuko koordinatzailea).

Realaren himnoaren bidez –“Txuri urdin, txuri urdin maitea…”– amaiera hunkigarria eman zaio esperientzia ahaztezin honi, opariak eta dominak entregatu ondoren. Ekimen honi esker, Tailerreko parte-hartzaileek beren oroimena landu dute eta Anoetako zelaira eta Realaren Zubietako instalazioetara egindako bisitekin gozatu dute.