Txurdinagabarriko belaunaldiarteko programak Hartu Emanak Saria jaso du

Premio para la Residencia Txurdinagabarri de Bilbao

Bilboko Txurdinagabarri adinduentzako Egoitzari Belaunaldiarteko Programen Hartu Emanak Saria eman diote, hainbat ikastetxerekin garatzen duen programagatik.

Hartu Emanak hainbat adinekok 2002an sortu zuten elkarte bat da, zeinek garapenerako eragile moduan rol aktiboa jokatzen baitute, eta gizarte parte hartzaile, demokratiko eta solidarioago bat sustatzen baitute; horretarako, talde demografiko horrek presentzia aktibo handiagoa izan dezan lan egiten dute, hiru arlotan ekinez: etengabeko ikaskuntza, parte hartze sozial aktiboa eta belaunaldiarteko trukearen esparrua.

Hain zuzen ere, azken arlo horretan, belaunaldiarteko trukearenean, Hartu Emanak elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Bilboko Udalarekin lankidetzan, Belaunaldiarteko Programetarako Hartu Emanak Saria deitzen du urtero, “isilik eta askotan modu ezezagunean, gizarte kohesionatuagoa eraikitzen laguntzen duten pertsonen lanaren aitortza publikoa egiteko, adin desberdinetako pertsonen artean ezagutzak eta esperientziak elkartrukatzen laguntzen dutelako”.

2019ko edizioan, Txurdinagabarri Egoitzan Bilboko Urdaneta eta Begoñazpi ikastetxeekin eta Loiuko Berri-Otxoarekin garatzen dugun belaunaldiarteko truke programa Elkartearen arreta bereganatu du, eta saria eman digute. Sari banaketa Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean egindako ekitaldi batean egin zen, eta bertara joan zen gure begirale taldeko eta psikologia taldeko ordezkaritza bat, trukean parte hartzen duten Begoñazpiko zenbait ikasle eta irakasle batekin batera. Bertan, programaren edukia aurkeztu genuen, eta, bertaratutakoen txaloak jasotzeaz gain, sariaren garaikurra eta hainbat diploma jaso genituen.

Hartu Emanak elkarteak, gainera, gure esperientzia azaltzera gonbidatu gintuen, joan den apirilaren 5ean, Herri Irratiko “Es Posible” tertulian; solasaldian, gure psikologo Joanak eta begirale Ainarak belaunaldiarteko programaren helburuak, onurak eta emaitzak azaldu zituzten, eta hausnarketa egin genuen belaunaldi desberdinen arteko harremanei lotutako beste gai batzuei buruz.

 

Txurdinagabarriko belaunaldiarteko programak Hartu Emanak Saria jaso du Txurdinagabarriko belaunaldiarteko programak Hartu Emanak Saria jaso du Txurdinagabarriko belaunaldiarteko programak Hartu Emanak Saria jaso du Txurdinagabarriko belaunaldiarteko programak Hartu Emanak Saria jaso du

 

 

Tagged with: ,
Posted in Aita Menni