Txurdinagabarri eta Barandiaraneko futboleko erreminiszentzia tailerrak amaitu dira

Txurdinagabarri eta Barandiaraneko futboleko erreminiszentzia tailerrak amaitu dira

Durangoko Barandiaranen eta Bilboko Txurdinagabarrin egin ohi diren futbolean oinarritutako erreminiszentzia tailerren aurtengo edizioa amaitu da.


Pasa den astean, Imanol Aguiar eta Javi Gonzalez, denboraldi honetan gure “entrenatzaileak izan direnak, bisita egin ziguten 12 saioetako azkena egiteko. Martxotik egiten joan dira saioak Aita Menni Bizkaiak kudeatzen dituen hirugarren adinekoen bi egoitza hauetan.

Futbol Elkarte Beteranoen Espainiako Federazioak (FEBEF) eta Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) antolatuta, Athleticeko Jokalari Ohien Elkartearen zein talde txuri-gorriaren partaidetza eta laguntzarekin, Erreminiszentzia Tailerren helburua da pertsona bakoitzaren bizipenei lotutako oroitzapenak eta emozioak berreskuratzea, baita sozializazioa sustatzea ere. Horretarako, jarduera eta dinamikak egiten dira kirol horri lotutako ikus-entzunezko materialak eta objektuak erabiliz.

Agian, Parte hartzen duten pertsonentzako saiorik esanguratsuenak dira futbolari eta entrenatzaile ezagunen bisitak, San Mames estadiora bezalako tokietara antolatutako irteerak, Ibaiganeko egoitza, edo Athletic Clubek Lezaman dituen instalazioak, lehen taldearen entrenamenduetarako lekua eta “lehoien” prestakuntzarako sehaska.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Imanol eta Javiri, “Jabo” Irureta, Jose Angel Iribar eta egungo “lehoiei”, baita Juan Maria Zorriqueta FEBEFeko lehendakariari eta bere komunikazio arduradun Andoni Ayarzari, tailerretan pasatako momentu atseginengatik.

Orain, hurrengo edizio noiz helduko zain gaude!

Txurdinagabarri eta Barandiaraneko futboleko erreminiszentzia tailerrak amaitu dira

Tagged with: , , , , ,
Posted in Aita Menni