Adineko pertsona

Txurdinagabarri Egoitzako senideek adinekoen disfagiari buruz ikasi dute

Curso sobre disfagia en la Residencia Txurdinagabarri de personas mayores
Curso sobre disfagia

Joan den abenduaren 17an Txurdinagabarri Egoitzak disfagiei (irensteko zailtasuna) buruzko ikastaro bat antolatu zuen. Guztira, zentroko erabiltzaileen 22 senide eta praktiketako gerokultorak eta erizainak izan ziren han.

Lau orduko saioa izan zen, non disfagiarekin zerikusia duten alderdi teoriko-praktikoak landu ziren. Gehienbat adinekoak, patologia neurologikoren bat eta gaixotasun orofaringeoa dutenak dira disfagia orofaringeoa (solidoak edo likidoak ahotik eta faringetik hestegorrira eramateko zailtasuna) izateko arriskurik handiena dutenak. Adinekoen kasuan, presbifagia esaten zaio. Adin aurreratuaren berezko gorabeherak, hala nola sarkopenia (pixkanaka muskulu-masa eta indarra galtzea), hortzak galtzea eta ahoko egituraren aldaketak, edo xerostomia (ahoan lehortasun sentsazioa izatea) oso lotuta daude irensteko arazoak agertzearekin.

Ehunekoak oso adierazgarriak dira: % 100, alboko esklerosi amiotrofikoan; % 45, esklerosi anizkoitzean; % 35-45, Parkinson-en gaixotasunetan,; % 84, Alzheimerra duten pertsonengan; % 30, garuneko hodietako istripu kasuetan (GHI); % 25-61, traumatismo kraneoentzefaliko kasuetan; % 15, 65 urtetik gorako pertsonengan; % 45, 75 urtetik gorakoen kasuan eta % 56-78, egoitzetan sartutako adinekoen kasuan.

Alerta-seinaleei arreta jarri behar izatearen garrantziari eta behaketaren bidez garrantzitsuak diren zenbait alderdi ebaluatzeko aukerari buruz hitz egin genuen, hala nola arnasketa, maila orofazialean tonu baxua dagoen ikustea, mihiaren edo ezpainen mugikortasun eskasa eta sentikortasun falta. Adinekoetan garrantzitsua da mihian edo xerostomian kandidiasia dagoen ala ez antzematea, eta MEC V-V eskalaren bidez disfagiaren funtzionaltasuna aztertzea, irensteko zailtasuna zer loditasunekin eta bolumenekin den handiagoa jakiteko. Eta informazio hori kontuan hartuz, dagozkion aldaketak egitea, edo zalantzarik badugu, Otorrinolaringologiako edo Elikadurako espezialistengana deribatzea.

Saioaren bigarren zatia praktikoagoa izan zen, eta publikoak irensteko arazoen tratamenduaren garrantzia ezagutzeko aukera izan zuen. Horrela, hau ikasi zuten:

  • Presbifagia duten pertsonentzat onuragarriak diren jarrera-estrategiak, hala nola buruaren aurreko flexioa, kokotsa jaitsiz, mihiaren propultsioa konpentsatzeko, eremu ballekularra handitzeko eta laringearen igoera eta itxiera errazteko.
  • Aldaketa dietetikoak, elikagaien bolumena eta biskositatea aldatzeko, hobeto irentsi ditzaten, loditzaileen, pure-maluten bidez…
  • Urritasun funtzional eta anatomikoei aurre egiteko estrategia errehabilitatzaileak, eragindako muskuluak erabiliz: praxiak (ezpainak, mihia, masailak eta masailezurrak mugitzeko ariketak), mugimendu pasiboak eta aktiboak, xerostomiaren tratamendua (ahoaren lehortasuna) eta senideek adineko bati zerbait kontrako eztarritik joaten zaionean zer egin ez zekitenez, bertaratutako batek itotzeei aurre egiteko maniobrak azaldu zituen.

 

 

Txurdinagabarri Egoitzako senideek adinekoen disfagiari buruz ikasi dute

Txurdinagabarri Egoitzako senideek adinekoen disfagiari buruz ikasi dute

Txurdinagabarri Egoitzako senideek adinekoen disfagiari buruz ikasi dute

Albiste gehiago

Varias residentes de Txurdinagabarri y trabajadoras posan delante de un mural con la palabra Orgullosas

Emakume izateaz harro

Las cinco monitoras de Txurdinagabarri posan con la Sardina de Carnaval

Sardina datorren urtera arte agurtu dugu

Dos mujeres, con máscaras de carnaval hechas con cartulina

Inauterietako maskaren familia tailerra

Hiru pertsona, horietako bat gurpil-aulkian, disko-denda baten aurrean

80ko hamarkadako punkean murgiltzen

Adineko pertsonen talde bat, aulki batean eta gurpil-aulkietan eserita

Eguzkitan, Etxebarria parkean

Goizean erosketak egiten Ikean

Goizean erosketak egiten Ikean

Esker onaren edertasuna

Esker onaren edertasuna