Txurdinagabarri Egoitza Elikagai Bankuarekin lankidetzan

La Residencia de ancianos Txurdinagabarri colabora con el Banco de Alimentos

Hirugarren urtez jarraian, Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan Bizkaiko Elikagai Bankuan laguntzen aritu gara.

Egoitzan saiatzen gara ahal dugun guztietan inguruko ekintza komunitarioetan inplikatzen, eta azaroaren 30ean, ostirala, Boluetako Eroski supermerkatura jaitsi ginen, Gabonetako Kanpainako elikagai bilketan parte hartzeko, premia duten pertsonentzako elikagaiak jasotzeko.

Lehen taldea 5 adinekok eta 2 begiralek osatu zuten, eta 9:30etik 11:00etara aritu ziren laguntzen, eta bigarren taldea, 7 adinekok eta 3 begiralek osatua, 11:00etatik 12:00etara.

Supermerkatuko sarreran Elikagai Bankuari laguntzeko aukeraz informatu genituen erostera etortzen ziren pertsonak, produktuak eros zitzaten, ondoren guri emateko, edo kutxan Bankuari zuzendutako diru kopuru bat uzteko. Poltsak banatu genituen, Bankuari emateko elikagairik egokienak zein ziren jakinarazten genuen, janariz beteta ematen zizkiguten poltsak jaso eta kaxa handietan antolatu genituen.

Lan handia izan genuen goiz osoan, baina gustura egiten dugu, behar duten pertsonei laguntzeko balio duelako.

Txurdinagabarri Egoitza Elikagai Bankuarekin lankidetzan Txurdinagabarri Egoitza Elikagai Bankuarekin lankidetzan Txurdinagabarri Egoitza Elikagai Bankuarekin lankidetzan Txurdinagabarri Egoitza Elikagai Bankuarekin lankidetzan

Tagged with: ,
Posted in Aita Menni