Txangoa Plentziako hondartzara

Plentzian

Durangoko adinduentzako Joxe Miel Barandiaran Egoitzan dagoeneko egin dugu uda honetako lehen txangoa Plentziara. Eguraldi bikaina egin zigun, eguzkitsua eta brisa zoragarri batekin.

Autobusetik jaisterakoan, Bidaideak-eko “Hondartza denontzat” programako neska-mutilek hartu gintuzten, eta aulki berezietan bainatzen lagundu ziguten. Bidaideak irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, eta dibertsitate funtzionala duen pertsonekin egiten du lan. Egiten dituzten gauza askoren artean, udan mugitzeko arazoak dituzten pertsonei hondartzaz eta uraz disfrutatzen laguntzen diete, beraiekin joan eta aulki bereziak eta beste ekipamendu tekniko batzuk eskainiz.

Gabriel izan zen ausartena, eta leporaino sartu zen uretan.

Conchik eta Santiagok ere probatu zituzten Plentziako hondartzako urak, eta Bidaideak-eko jendearen aulki berezietan bainatu ziren.

Beste batzuek, bainatu ez baziren ere, oso ongi pasatu zuten, izan ere, urteak zituzten hondartzara joan gabe, esaterako, Julianak.

Bainuaren ondoren, Egoitzatik eraman genituen patata tortilla ogitartekoak jateko ordua iritsi zen. Bai goxoak! Eta, erremate moduan, izozki goxo bat ere jan genuen.

Primeran pasatu genuen, eta denbora ziztu bizian igaro zitzaigun. Konturatu orduko, autobusean ginen berriro, Durangora bueltan, baina egun zoragarri bat disfrutatu izanaren pozarekin.

Txangoa Plentziako hondartzara Txangoa Plentziako hondartzara Txangoa Plentziako hondartzara Txangoa Plentziako hondartzara Txangoa Plentziako hondartzara

Tagged with: , , ,
Posted in Aita Menni