Teknologia berriak erabiltzen ikasten

Joan den urtarriletik Txurdinagabarriko zenbait egoiliarrek IKTetan (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan) Trebatzeko Gizarte eta Hezkuntza Programan parte hartu dute. Horri esker, egoiliar askok telefono mugikorra beren kabuz erabiltzen ikasi dute. Horrez gain, ekipamendu informatikoak erabiltzen ere hasi dira.

Programa horren bidez, adinekoek gizartean duten parte-hartze aktiboa sustatu nahi dute, gizartetik isolatzea saihesteko.

Egoiliarrek teknologia berriak beren kabuz erabil ditzaten, zenbait dosier egin dira, tresnak erabiltzeko eskuliburu moduan. Gimnasioan dagoen ordenagailuaren ondoan eta areto nagusian ikus ditzakezue.

Informatikako saioak ekipamenduetara ohitzeko saioekin hasi dira. Ondoren, estimulazio kognitiborako zenbait ariketa eginez, gure adinekoak gaitasun psikomotorretan trebatu dira sagua erabiliz. Gero, Interneten nabigatzen ikasi dute eta helbide elektroniko bat sortu dute, gizarte-komunikaziorako baliabide moduan erabiltzeko. Etorkizun hurbil batean Skype eta gizarte-sareak erabiltzen ikasiko dugu.

Halaber, zenbait senide horri buruzko prestakuntza jasotzera ere animatu dira. Zuk ere nahi baduzu, anima zaitez eta jarri harremanetan Errehabilitazio Zerbitzuarekin.

Teknologia berriak erabiltzen ikasten

Teknologia berriak erabiltzen ikasten

Teknologia berriak erabiltzen ikasten

Posted in Aita Menni