Santa Zezilia ospatzen Bergarako Eguneko Zentroan

El Coro Joxepe en el Centro de Día Aita Menni de Bergara

Joan den azaroaren 22an, Bergarako adinduentzako Aita Menni Eguneko Zentroan Santa Zezilia ospatu genuen, San Joxepe abesbatzarekin batera.

Santa Zezilia musikaren zaindariaren jaia zela eta, Bergarako San Joxepe abesbatzako ordezkaritza bat Eguneko Zentrora inguratu zen, emanaldi bat eskaintzeko.

Korua 65-90 urteko lagunek osatzen dute, eta 1975ean sortu zen, Bergarako Erretiratuen Elkartean. Berrogeita hamar kantu zale inguruk osatzen dute, nahiz denak ezin izan ziren etorri gure eguneko zentrora.

Abesti zoragarriz osatutako errepertorioa interpretatu zuten, eta horietako batzuetan geuk ere parte hartu genuen geure ahotsekin. Eguneko zentrora joaten garenontzat bisita atsegina izan zen, eta arratsalde musikal zoragarria pasatu genuen.

Posted in Aita Menni