Adineko pertsona

San Mamesek Erreminiszentzia Tailerrak berriz ere hartu ditu

Visita a San Mamés del Taller de Reminiscencia de la Residencia de la tercera edad Txurdinagabarri de Bilbao

Txurdinagabarri eta Barandiaran adineko pertsonen Egoitzetako Erreminiszentzia Tailerrek pasa den apirilaren 26an San Mames futbol zelaia eta museo bisitatu zituzten.

“Espedizioa” Erreminiszentzia Tailerretan parte hatzen duen taldeak, senideek eta zentroetako langileek osatu zuten, eta instalazio zuri-gorrietara iristean Tailerretako ezagun zahar batek egin zien harrera, Jose Anjel Iribar ezagunak, hainbat aldiz bisitatu gaituenak eta Athleticeko jokalari ohien elkarteko lehendakari denak. Taldearekin egon ziren ere bi jokalari zuri-gorri ohi: Juan Maria Zorroqueta, Futbol Elkarte Beteranoen Espainiako Federazioko lehendakaria -Erreminiszentzia Tailerrak antolatzen dituen entitatea- eta bere komunikazio arduraduna, Andoni Ayarza.

San Mameseko ibilbidea museoko bisitarekin amaitu zen. Bertan ehun urteko historian zehar taldeak izandako plantilla guztien irudiak ikusi genituen, baita urteetan zehar lortu diren garaikur zuri-gorriak, besteak beste, 1898an sortu zenetik irabazitako 23 Kopak eta 8 ligak.

Ondoren zelaira atera ginen. Bertatik estadioko dimentsio ikaragarriak hobe ikusteko aukera izan genuen, eta argazki asko egin genituen, oroigarri gisa. Ondoren aldageletara joan ginen. Bertan “lehoietako” bakoitzak aldatzeko duen tokia ikusi genuen, haien kamisetak prest zituztela. Bertan Carlos Gurpeguirekin topo egiteko sorpresa ederra izan genuen, 2011 eta 2016 artean klubeko kapitain izandakoa, bere ibilbide guztia Athleticeko jokalari gisa egin zuena eta gaur egun bere enbaxadore instituzionala dena.

Berarekin solasalditxo bat izan ostean, entrenatzaileak eta jokalariek prentsaurrekoak ematen dituzten aretora joan ginen, ondoren telebistan ikusten dugun horretara. Bertan bideo batzuk ikusi eta Athleticeko ereserkia abestuz amaitu genuen, Erreminiszentzia Tailerretako saio guztietan egin dugun bezalaxe.

 

San Mamesek Erreminiszentzia Tailerrak berriz ere hartu ditu Visita a San Mamés del San Mamesek Erreminiszentzia Tailerrak berriz ere hartu ditu San Mamesek Erreminiszentzia Tailerrak berriz ere hartu ditu

 

Albiste gehiago

Varias residentes de Txurdinagabarri y trabajadoras posan delante de un mural con la palabra Orgullosas

Emakume izateaz harro

Las cinco monitoras de Txurdinagabarri posan con la Sardina de Carnaval

Sardina datorren urtera arte agurtu dugu

Dos mujeres, con máscaras de carnaval hechas con cartulina

Inauterietako maskaren familia tailerra

Hiru pertsona, horietako bat gurpil-aulkian, disko-denda baten aurrean

80ko hamarkadako punkean murgiltzen

Adineko pertsonen talde bat, aulki batean eta gurpil-aulkietan eserita

Eguzkitan, Etxebarria parkean

Goizean erosketak egiten Ikean

Goizean erosketak egiten Ikean

Esker onaren edertasuna

Esker onaren edertasuna