San Blas opilak egiten Durangoko Barandiaran Adinekoen Egoitzan

San Blas opilak egiten

Aurten lehen aldiz ohiko San Blas opilak egitera animatu gara Durangoko Joxe Miel Barandiaran Adinekoen Egoitzan. Beste urte batzuetan gozokiren bat egiten genuen beti, hala nola erroskillak, madalenak, brownieak… baina dagoeneko “San Blas” ongi ateratzen zitzaigun saiatu nahi ginen.

Ostegunean, San Blas bezperan, taldetxo bat elkartu ginen eta egiteari ekin genion. Azkenean ez zen hasiera batean uste genuen bezain zaila izan; hori bai: orea nahikoa oratu behar da.

90 San Blas opil baino gehiago atera zitzaizkigun, eta ia Egoitza osoak izan zuen San Blas egunerako, hots, otsailaren 4rako.

San Blas opilak egiten Durangoko Barandiaran adinekoen Egoitzan San Blas opilak egiten Durangoko Barandiaran adinekoen Egoitzan San Blas opilak egiten Durangoko Barandiaran adinekoen Egoitzan

 

Osagaiak:

Hemen dituzue osagaiak, nahi duenarentzat:

  • 1 kg irin.
  • 205 g azukre.
  • 205 g gurin.
  • Legamia-zorro bat.
  • 6 arrautza (3 osorik eta 3 gorringo).
  • Anisa.

Goiko merengerako:

  • 10 glas azukre koilarakada.
  • 3 zuringo arrautza.

 

Tagged with: , ,
Posted in Aita Menni