Doako prestakuntza ikastaroa Deba Goieneko mendekotasuna duten pertsonen seenidentzat

Aita Mennik ikastaro bat antolatu du Deba Goieneko mendekotasuna duten pertsonekin bizi diren pertsonei zuzenduta. Izaera praktikoko hiru saio egingo dira, eta bertan familientzat etxean lagungarria izan daitekeen material didaktikoa emango da (gidak, jarraibideak…).

Doan emango da, 12na pertsonako taldeetan. Ordutegia 17:30h – 19:00h izango da, eta Arrasateko Aita Menni Ospitalearen “Etxebizitza egokituan” egingo da. Ikastaroan zehar mendekotasuna duen pertsona gure Ospitalean bertan zaintzeko aukera eskaintzen da (aurretiaz jakinarazita).

Programa

2015eko maiatzaren 13a

Marta Garcia. Terapeuta Okupazionala. Aita Menni

Etxea zaintzeko leku gisa.

  • Egokitzapen arkitektonikoek eta altzairuen egokitzapenek noraino lagundu dezakete etxean mendekotasuna duten pertsonak zaintzen? Zein dira arlo kritikoak eta aldaketarik nabarmenenak?
  • Zaintzen laguntzen duten eta autonomia maila mantentzen duten produktu lagungarriak aukeratzea.

2015eko maiatzaren 20a

Manuel Bermudez. Logopeda. Aita Menni

Mendekotasuna duten pertsonak elikatzeko arazoetan esku hartzea.

  • Zer da disfagia? Nola identifika dezakegu? Eragiten dituen ondorioak.
  • Arriskuak saihesteko eta elikadura errazteko dietan egin ditzakegun aldaketak.
  • Arazoak ekiditeko dauden produktu lagungarriak eta erabili beharreko maniobrak.

2015eko maiatzaren 27a

Irati Azpeitia. Fisioterapeuta. Aita Menni

Mendekotasuna eta ezgaitasun motorra duten pertsonen erabilera.

  • Zein da jarrerarik erosoena eta egokiena nire senidea aulkian ondo eserita edo ohean deskantsatzen egoteko?
  • Mugitzeko arazoak dituzten pertsonak lekualdatzen ikastea: Nola lortu posizioa eta jarrera aldatzea errazagoa eta parte hartzaileagoa izan dadin eta laguntzen eta zaintzen ari den pertsonak lesionatzeko arrisku gutxiago izan dezan?
  • Senidearekin egin ditzakedan programak haren egoera fisikoa mantentzeko.

Izena ematea

Saioetako bakoitzera joateko interesa duten pertsonek Aita Menni Ospitalearekin jarri behar dute
harremanetan:

Josune Azcoaga

Telefonoa: 943794411
E-mail: jazcoaga@aita-menni.org

Posted in Arrasate - Aita Menni Egoitza, Arrasate - Aita Menni Eguneko Zentro Psikogeriatrikoa, Arrasate – Aita Menni Eguneko Zentro Psikogeriatrikoa - Asteburua, Bergara – Mendekotasun-egoeran dauden Adineko Pertsonen Eguneko Zentroa, Bergara – Mendekotasun-egoeran dauden Adineko Pertsonen Eguneko Zentroa - Asteburua, Besteak, Eskoriatza - Eguneko Zentroa