Postre berri bat egin dugu: erroskillak

Postre berri bat egin dugu: erroskillak

Adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzako Sukaldaritza Tailerrean postreekin gabiltza azken boladan, esaterako, txokolatezko turroiarekin, eta orain erroskillekin.

Egin ohi dugunez, lehendabizi Interneten bilatzen dugu prestatu nahi dugun errezeta, behar diren osagaiak apuntatu eta erostera joateko. Zerrenda eskuetan, supermerkatura abiatu ginen, eta esne, olio, arrautza, laranja, irin, legamia, azukre eta kanelaz bete genuen saskia.

Erosketa egin eta gero, egoiliarrak, senideak eta begiraleak elkartu ginen, eta taldetan banatu ginen erroskillak egiteko.

Lehendabizi esnea eta olioa irakin genituen, eta ondoren azukrea gehitu genion. Ontzi batean irina eta legamia lehenago lortutako orearekin nahastu genituen, arrautzarekin batera. Hortik aurrera, irina gehitu genuen pixkana-pixkana, nahi genuen lodiera lortu arte, eta, masa prest zegoelarik, pausatzen utzi genuen.

Prest zegoenean zerrenda txiki luzexkak bildu genituen, erroskillei forma emateko. Olioa gehiegi berotu gabe, firijitu egin genituen, eta frijitu ondoren azukre eta kanela hautsa egin genien.

Orduan iritsi zen zatirik onena: jatea. Egiaz esan, oso-oso goxoak atera zitzaizkigun!

 

Postre berri bat egin dugu: erroskillak Postre berri bat egin dugu: erroskillak

 

 

Tagged with: , ,
Posted in Aita Menni