Plentziako hondartza eta Akarlandako parkea, udako helmugak

Uda honetan, adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan hainbat txangoz disfrutatu dugu Plentziako hondartzan eta Akarlandako merenderoan.

Udako hilabeteetan, asteroko ekintzen ohiko egutegia betetzeaz gain, eguraldi ona aprobetxatzen dugu Bizkaiko beste leku batzuetara joateko.

Plentziako hondartzan, Bidaideak elkartearen laguntza izan genuen; elkarteak mugikortasun arazoak dituzten pertsonei laguntzen die hondartzaz eta uraz disfrutatzeko, laguntza teknikoen bitartez, horien artean egonik hondarrera egokitutako makuluak edo uretan sartzen diren aulki bereziak. Horrenbestez, gure egoiliarrak bainatu egiten dira, itsasertzean paseatzen dute, eta eguzkia hartzen dute, konpainia onean. Eta eguerdi partean “bokata” jaten dugu, eta postretarako izozki bat hartzen dugu.

Akarlanda da udako helmugetako beste bat. Unbe gainean kokatuta, ingurune natural zoragarrian, aisialdirako gune bat da, kirol instalazioekin, haurrentzako parke batekin eta mahaiak eta bankuak dituen gune batekin, zona eguzkitsuak zein itzaltsuak daude, eta hondartzaren alternatiba bikaina da. Beran, hamaiketakoa egiteaz gain, kartak eta dominoa eraman genituen eta partida batzuk jokatu genituen, denbora pasa ere egon ginen, pasadizoak kontatuz, inguruan buelta bat egiten genuen bitartean.

Plentziako hondartza eta Akarlandako parkea, udako helmugak Plentziako hondartza eta Akarlandako parkea, udako helmugak Plentziako hondartza eta Akarlandako parkea, udako helmugak Plentziako hondartza eta Akarlandako parkea, udako helmugak Plentziako hondartza eta Akarlandako parkea, udako helmugak Plentziako hondartza eta Akarlandako parkea, udako helmugak

Tagged with: , ,
Posted in Aita Menni