Pertsona Adinduentzako Laguntzako Eguneko Zentroak Bilbon eta Durangon

Zer da?

Asteburuan eguneko egonaldiko arreta eskaintzen duen laguntza zerbitzuaren helburua da zaintzaileari aukera ematea atseden hartzeko, berrindartzeko edo pertsonalki garatzeko, edo asteburuan zaintza lanak egin beharrak egitea galarazten dion uneko behar bati aurre egin ahal izateko.

Zerbitzu hau pertsona erabiltzaile bakoitzarentzat eskainiko da, asteburuan egun batez (larunbata edo igandea), bi modalitatetan: finkoa edo noizbehinkakoa.

Zer pertsona izan daitezke onuradun?

60 urtetik gorako pertsonak, menpekotasunaren arabera baloratuta daudenak, eta familiaren ingurunean zaintza izateagatik prestazio ekonomikoa kobratzen dutenak.

Zer ordutegi daude?

Larunbat eta igandeak 09:30etik 18:30era.

Zein da kostua?

Pertsona onuradunaren ekarpen ekonomikoa eguneko 18 euro da.

Zer egiten dute laguntzako eguneko zentrora joaten diren pertsona adinduek?

Aisia terapeutikoko jarduerak eta animazio soziokulturala, gimnasia eta buru estimulazioa.

Nire senidea laguntzako eguneko zentrora joaten bada, prestazio ekonomikoa galtzen du?

Ez, zure senideak prestazio ekonomikoa kobratzen jarraituko du, aldaketarik gabe.

Ezin badut nire senidea zentrora eraman, zer egin behar dut?

Laguntzako eguneko zentroak garraio zerbitzua eskaintzen du kargu gehigarririk gabe.

Nire senidea larunbatean eta igandean joan daiteke?

Bere lekua finkoa bada, aukeratutako egunean baino ezin da joan, larunbatean edo igandean. Lekua noizbehinkakoa bada, bi egunak erabili ahal izango ditu, lekurik hutsik badago.

Gaueko zerbitzua eskaintzen duzue?

Ez, Zentroaren ordutegia 09:30etik 18:30era da.

Zentroan gosaltzen dute?

Zentroak gosaria, bazkaria eta merienda eskaintzen ditu.

Nire senideak ezin du inolako jarduerarik egin edo ez du disfrutatzen.

Zentroan egiten diren jarduerak pertsona erabiltzaile bakoitzaren behar zehatzetara egokitzen dira.

 

Informazioa eta eskaerak

Bilboko Txurdinagabarri Pertsona Adinduentzako Laguntzako Eguneko Zentroa

  94 459 80 47

Fernando Jiménez 8 (Txurdinaga).
48004 BILBO.

Bilboko Txurdinagabarri Pertsona Adinduentzako Laguntzako Eguneko Zentroa

Durangoko Joxe Miel Barandiaran Pertsona Adinduentzako Laguntzako Eguneko Zentroa

  94 621 54 38

Joxe Miel Barandiaran 1.
48200 DURANGO.

Durangoko Joxe Miel Barandiaran Pertsona Adinduentzako Laguntzako Eguneko Zentroa