Parkez Parke: Villabonako Santiago Egoitzako adinduak ibili eta ondare historikoa ezagutu dute

Hilaren 13an, Villabonako adinduentzako Santiago Egoitzako egoiliar, senide, langile eta lagunek txango bat egin genuen oinez burdinazko zubiraino, 7 Poligonoaren ondoan, eta aire zabaleko bazkari batez disfrutatu genuen.

Txangoa Parkez Parke programaren barruan kokatzen da; egitasmoa Amasa-Villabonako udalaren lankidetzarekin garatzen dugu, Eusko Jaurlaritzako Ibilian eta Ttipi Ttapa esperientzietan oinarrituta, eta bere helburua da adineko pertsonen ongizate fisikoa eta mentala hobetzea, ariketa fisika erregulartasunez praktikatuz, Villabona eta Zizurkilgo parkeetara irteerak eginez. Bertan, gure ibileran aurkitzen dugun ondare historiko, industrial eta arkitektonikoaren elementuak komentatzen ditugu.

Guri dagokigunez, gure adinekoak “martxan jartzeaz” gainera, beste pertsona batzuekin harremanak izan ditzaten eta komunitatean eta bere ingurunean integratu daitezen ere sustatu nahi ditugu, elementu ludiko bat eskaintzearekin batera. Horregatik, gure herrian barrena ibiltzeak dakarren ariketa fisikoari pizgarri bat gehitzen diogu, eta hori aire zabalean egiten dugun bazkaria eta ondorengo entretenimenduren bat dira.

Oraingoan, Egoitzatik irten ginen eta, pixkana-pixkana, kilometro bat baino gehiago ibili ginen oinez burdinazko zubi historikoraino. Zubia XIX. mendearen bigarren zatian eraiki zen, eta Gipuzkoako lurraldean martxan jarraitzen duen mota horretako zubi bakarra da. Azpitik igaro eta gero, txirrindularien eskulturaraino iritsi ginen, eta Udalak jada mahaiak eta aulkiak prest zituen gure bazkarirako. Ibilaldiak akuilatuta, menuari ekin genion, patata tortilla eta guzti.

Indarberritu ondoren, eta eguzkiak berotzen zuela aprobetxatuz, bingo saio bat antolatu genuen, eta ongi entretenituta egon ginen 5:30era arte, ordu horretan abiatu baikinen bueltan Santiago Egoitzarantz.

Parkez Parke Villabonako adinduentxako Santiago Egoitzan Parkez Parke Villabonako adinduentxako Santiago Egoitzan Parkez Parke Villabonako adinduentxako Santiago Egoitzan Parkez Parke Villabonako adinduentxako Santiago Egoitzan Parkez Parke Villabonako adinduentxako Santiago Egoitzan Parkez Parke Villabonako adinduentxako Santiago Egoitzan Parkez Parke Villabonako adinduentxako Santiago Egoitzan Parkez Parke Villabonako adinduentxako Santiago Egoitzan Parkez Parke Villabonako adinduentxako Santiago Egoitzan Parkez Parke Villabonako adinduentxako Santiago Egoitzan Parkez Parke Villabonako adinduentxako Santiago Egoitzan Parkez Parke Villabonako adinduentxako Santiago Egoitzan Parkez Parke Villabonako adinduentxako Santiago Egoitzan Parkez Parke Villabonako adinduentxako Santiago Egoitzan Parkez Parke Villabonako adinduentxako Santiago Egoitzan Parkez Parke Villabonako adinduentxako Santiago Egoitzan

Tagged with: , , ,
Posted in Aita Menni