Adineko pertsona

Nock Magoak aho bete hortz utzi gaitu Txurdinagabarrin

Truco de magia con cuerdas en la Residencia de ancianos Txurdinagabarri de Bilbao

Aurten, beste behin ere, maiatza hilabete magikoa da Txurdinagabarri Egoitzarentzat, gure auzoan eta Otxarkoagakoan egiten diren Magia Topaketei esker.

Bilboko Udalaren Kultur Arloak antolatuta, hilabete honetan zehar Txurdinaga eta Otxarkoagako plaza publikoetan magia ikuskizunak izan dira, baita Otxarkoagako Udal Zentroan ere. Egoitzara ere bisitan etortzen dira, esaterako Mad Martin eta Gerard Magoa, edo Raúl Camagüey hemen egon zirenen bezala.

Topaketaren baitan, gainera, magia txapelketa egiten da, mundu honen inguruan interesa duten pertsonentzako hastapen ikastaroa, eta profesionalentzako seminario bat.

Pasa den hilaren 14an, adinekoen Txurdinagabarri Egoitzan Nock Magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen, eta ilusionismorako duen trebeziarekin harrituta utzi gintuen. Nock-ek guztiari ematen dio, eta era guztietako trukuak egin zizkigun, objektu, material eta teknika oso anitzekin: gutunak, sokak, historiak kontatuz, marrazkiekin…

Publiko gisa aho bete hortz utzi gintuen, eta, gainera, magoak adineko pertsona, senide eta langileen talde eder bat atera zuen bere emankizunean laguntzeko, eta hori oraindik eta gehiago gustatu zitzaigun.

Magiaz betetako arratsaldea izan zen!

Nock Magoak aho bete hortz utzi gaitu Txurdinagabarrin Nock Magoak aho bete hortz utzi gaitu Txurdinagabarrin Nock Magoak aho bete hortz utzi gaitu Txurdinagabarrin Nock Magoak aho bete hortz utzi gaitu Txurdinagabarrin Nock Magoak aho bete hortz utzi gaitu Txurdinagabarrin Nock Magoak aho bete hortz utzi gaitu Txurdinagabarrin

Albiste gehiago

Varias residentes de Txurdinagabarri y trabajadoras posan delante de un mural con la palabra Orgullosas

Emakume izateaz harro

Las cinco monitoras de Txurdinagabarri posan con la Sardina de Carnaval

Sardina datorren urtera arte agurtu dugu

Dos mujeres, con máscaras de carnaval hechas con cartulina

Inauterietako maskaren familia tailerra

Hiru pertsona, horietako bat gurpil-aulkian, disko-denda baten aurrean

80ko hamarkadako punkean murgiltzen

Adineko pertsonen talde bat, aulki batean eta gurpil-aulkietan eserita

Eguzkitan, Etxebarria parkean

Goizean erosketak egiten Ikean

Goizean erosketak egiten Ikean

Esker onaren edertasuna

Esker onaren edertasuna