Nagusilanen musikak Villabonako adinduentzako Santiago Egoitza alaitu du berriro ere

Berriro ere, Villabonako adinduentzako Santiago Egoitza Donostiako Nagusilan elkarteko boluntarioen emanaldi baten eszenatokia izan da.

Nagusilan aurre-erretiratutako edo erretiratutako lagunen eta etxekoandreen elkarte bat da, zeinek euren denboraren zati bat eskaintzen duten adinekoekin boluntario lanak egitera. Hainbat abesbatza eta antzerki eta dantza talde dituzte, eta sarritan bisitatzen dituzte adinekoen egoitzak. Joan den udaren amaieran koruaren formatuan bisitatu gintuzten, eta oraingoan gitarra eta ahots duo batez disfrutatu ahal izan dugu; horrekin, amaitutzat jo dugu Egoitzako atzeko terrazan egiten diren kanpo ekitaldien denboraldia.

Emanaldiak zentroko egoiliar, senide eta langileen arreta bereganatzeaz gain, eguraldi ona aprobetxatuz Egoitza inguruan zebiltzan pertsonak ere deitu zituen, eta bi boluntarioek ezin hobeto interpretatutako abestiak entzutera hurbildu ziren.

Nagusilaneko boluntarioek euskarazko herri kantak jo eta kantatu zituzten, gure txaloen laguntzaz, eta, are gehiago, dantza ere egin genuen, oso arratsalde atseginaz disfrutatuz, gure bi bisitarien ahalegin altruistari esker.

 

Nagusilanen musikak Villabonako adinduentzako Santiago Egoitza alaitu du berriro ere Nagusilanen musikak Villabonako adinduentzako Santiago Egoitza alaitu du berriro ere Nagusilanen musikak Villabonako adinduentzako Santiago Egoitza alaitu du berriro ere Nagusilanen musikak Villabonako adinduentzako Santiago Egoitza alaitu du berriro ere Nagusilan actúa en en la Residencia de personas ancianos Santiago de Villabona Nagusilanen musikak Villabonako adinduentzako Santiago Egoitza alaitu du berriro ere

Tagged with: , ,
Posted in Aita Menni