Mª Angelesek 100 urte bete ditu

Jarduerak eguneko zentroan

Joan den urtarrilaren 14an beste mendeurren bat ospatzeko aukera izan genuen Bilboko Txurdinagabarriko Zahar Egoitzan, eta nahiz eta Mª Ángelesek urteberri-egunean bete 100 urteak, beranduxeago ospatu genuen, baina ilusio berdinarekin.

Mª Ángelesek festa hunkigarriaz gozatzeko aukera izan zuen bere senideekin eta Egoitzako hainbat langilerekin batera, egun berezi honetan harekin egon nahi izan zutenak.

Pastel gozo bat hartzeko aukera izan genuen, eta senideek denontzako errege-erroskak ekarri zituzten.

Begiraleek aurresku bat dantzatu zuten eta Mª Ángeles hunkitu egin zen lore-sorta bat jaso zuenean. Ez zuen ezta askatu nahi ere.  Gainera, asko gustatu zitzaion opari polit bat jaso zuen.

Primeran pasatu genuen dantzatzen, abesten eta bola-jokoan aritzen.  Eta nola ez photocallen argazki bat atera genuen berarekin. .

Zorionak Mª Ángeles!!!

 

Mª Angelesek 100 urte bete ditu Mª Angelesek 100 urte bete ditu

Posted in Aita Menni