Liburuek eta irakurketak “hartu” dute Durangoko Barandiaran Egoitza

Pasa den apirilaren 23an prosak eta poesiak “hartu” zuten Durangoko Joxe Miel Barandiaran adineko pertsonen Egoitza, Liburuaren Nazioarteko Egunaren karira.

Egun horretan San Antonio Ikastetxeko gazte talde bat Egoitzara mota guztietako liburuz horniturik etorri zen eta goizean zehar irakurtzen aritu ziren.

Neska-mutilak hainbat taldetan banatzen joan ziren Egoitzako txokoetan barna, eta 10:30etaik aurrera nahi izan zuten Egoitzako pertsona guztiekin irakurtzen egon ziren, eta asko izan ziren.

Irakurgaiak euskaraz eta gaztelaniaz izan ziren, eta prosa eta poesia egon zen, euskal mitologiari buruzko kontakizunak, hausnarketa eragiteko ipuin laburrak, eta egile anitzen testuak (Benedetti, Bucay…).Goiza osoan zehar ederki pasa genuen eta liburu baten baitan bizitza handia dagoela erakutsi ziguten.

 

Lectura en la Residencia de Ancianos de Durango Lectura en la Residencia de Ancianos de Durango Lectura en la Residencia de Ancianos de Durango

Tagged with: ,
Posted in Aita Menni