Lege-oharra

1. Aspektu orokorrak

Irakur ezazu arretaz AITA MENNIren web www.personamayor.org webguneari buruzko lege oharra.

1.1. “Informazio gizartearen zerbitzu emailearen” identifikazio datuak

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 10. artikuluaren arabera, jakinarazten zaizu AITA MENNIk, zeinaren IFZ R2000140J baita, www.personamayor.org webguneko edukiak kudeatzen dituela, eta ondorio horietarako egoitza soziala hauxe dela: Gesalibar auzoa, 15 – 20509 Arrasate (Gipuzkoa).

AITA MENNI erakundea erlijio erakundeak inskribatzeko Justizia Ministerioak duen erregistroaren barruan dago. Erregistro zenbakia: 732-b/2–SE/B.

Gure erakundearekin harremanetan jarri nahi izanez gero, goian adierazitako helbidera jo, edo telefono honetara: (+34) 943 794411, eta helbide elektroniko honetara: dpd.aitamenni@hospitalarias.es

1.2. Baldintza orokor eta berezien onarpena eta indarraldia

Webgune honetan nabigatzeak edo bertan eskaintzen den edozein zerbitzu erabili edota eskatzeak erabiltzaile izaera ematen dizu, eta horrek berekin dakar webgunean sartzen zaren unean indarrean dauden baldintza orokor guztiak eta, hala badagokio, baldintza bereziak osoki eta erreserbarik gabe onartzea.

AITA MENNIk eskubidea dauka, alde bakarretik, edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe, webgunearen aurkezpena, konfigurazioa eta edukiak zabaldu eta aldatzeko, bai eta, era berean, webgunearen aurkezpena, konfigurazioa espezifikazio teknikoak eta zerbitzuak aldi batez eteteko ere.

2. Webgunea Erabiltzeko Baldintza Orokorrak

2.1. Erabilera betebeharrak

Oro har, erabiltzaileak bere gain hartu behar du erabilera baldintzak betetzeko obligazioa, eta betiere legearen, ohitura onen eta fede onaren eskakizunen arabera jardun behar du, erabiltzen duen zerbitzua arduraz erabiliz eta webgune honen funtzionamendu normala eta erakunde titularraren (AITA MENNI), gainerako erabiltzaileen eta, oro har, hirugarren pertsonen ondasunak zein eskubideak galarazi, kaltetu eta hondatu barik.

Bereziki, eta aurreko atalean jasotakoarekin bat etorriz erabiltzaileak bere gain harturiko obligazioa inondik ere murriztu barik, webgune honen erabilerari dagokionez, honako betebehar hau hartzen du bere gain erabiltzaileak:

  • Erabiltzaileak egoki zaindu behar ditu AITA MENNIk emandako ‘erabiltzailearen izena’ eta ‘pasahitza’, horiek baitira webgunean eskaintzen diren zerbitzu desberdinak eskuratzeko identifikazio eta gaikuntza elementuak. Ildo beretik, erabiltzaileak konpromisoa hartuko du elementuon erabilera ez lagatzeko, eta hirugarren pertsonek elementuok eskuratzea galarazteko. Gainera, elementu horien erabilera desegokiaren ondoriozko kalte eta galerengatiko erantzukizuna bere gain hartuko du erabiltzaileak.
  • Webgunean edo webgunetik erabiltzaileak ez du sartuko, biltegiratuko edo zabalduko material edo informazio iraingarririk, laidogarririk, lizunik, mehatxagarririk, xenofoborik, indarkeria eragiten duenik, arraza, sexu, ideologia edo erlijioagatiko diskriminazioa dakarrenik, edo moralaren, ordena publikoaren, funtsezko eskubideen, askatasun publikoen, ohorearen, intimitatearen edo hirugarrenen irudiaren kontra jotzen duenik eta, oro har, Espainian eta erabiltzailearen herrialdean indarrean dagoen araudia urratzen duenik.
  • Webgunearen bidez erabiltzaileak ez du sartuko, biltegiratuko edo zabalduko inolako ordenagailu programarik, daturik, birusik, koderik eta edozein erabiltzailek edo, oro har, hirugarren pertsona batek duen AITA MENNIren edozein zerbitzu, ekipamendu, sistema edo saretan kalteak nahiz edozelako alterazioak eragin ditzakeen eta horien funtzionamendu normala eragotz dezakeen fitxategirik.
  • Erabiltzaileek edo hirugarren pertsonek dituzten AITA MENNIren datu, informazio, programa, dokumentu elektroniko edo, oro har, fitxategiak ez dira suntsitu, aldatu, erabiltzeko baliatu, erabili ezinda utzi edo kaltetuko.

AITA MENNIk, une oro eta aldez aurretik jakinarazi barik, aldatu egin ahal izango ditu, hala badagokio, baldintza orokor hauek eta baldintza bereziak, baldin eta aldaketa horiek webgunean argitaratzen badira, erabiltzaileak jakinean egon daitezen.

2.2. Erantzukizunetik salbuestea

Webgune honetako edukia xede informatiboz eta komertzialez eskaintzen da. AITA MENNI webgune honetako informazioa bere xedeetatik kanpo erabili edo aplikatzetik erator litekeen zuzeneko nahiz zeharkako edozein erantzukizunetatik salbuetsita gelditzen da.

Erabiltzailea izango da arauak hausteagatik edo webgunea era desegoki edo legez kontrakoan erabiltzeagatik hirugarren pertsonei zein erakundeei eragin lekizkiekeen kalteen erantzule bakarra.

AITA MENNI ez da honako hauen erantzule izango:

  • Oro har, webgunearen erabilerari dagokionez. Erabiltzaileek egoki erabili beharko dute webgunea, lehenago aipatu ditugun baldintzen arabera, eta erakundeak ez du, titular gisa, inolako erantzukizunik izango erabilera desegokiagatik.
  • Gerta litezkeen huts teknikoei dagokienez. AITA MENNIk ez du, inondik inora ere, sare elektrikoan, datuen konexio sarean, zerbitzarian edo edozein prestaziotan gertatutako hutsegiteengatik zerbitzuan sortzen diren alterazioen erantzukizunik hartuko.
  • Hirugarren pertsonak sisteman sartzeari dagokionez. AITA MENNIk jarri beharreko arreta teknikoa jarriko du eskuratzen diren datuak eta informazioa babesteko; hala ere, ez du aipatutako datuak eskuratzen dituzten hirugarren pertsona horiek –ezarritako segurtasun neurriak urratuz– egiten dituzten gauzen erantzukizunik hartuko.
  • AITA MENNI etengabe ari da baliabide teknologikoetan inbertitzen, bere informazio sistemetan bai birusen eta antzeko softwarearen arriskua bai baimendu gabeko edukiak minimizatzen saiatuz. Hala eta guztiz ere, erabiltzaileak konturatu behar du neurri propioak hartu behar dituela baimendu gabeko softwareak, birusek, troiarrek eta malware izeneko edozein software motak eragindkao kalteak minimizatze aldera. Hala, AITA MENNI salbuetsita geratuko da webgune honetan gaitutako tratamenduetan malwarea egoteak ekar lezakeen erantzukizun orotatik.

2.3. Hiperesteken erabilera

Internet erabiltzaile batek bere webguneetatik webgune honetan estekak sartu nahi baditu, ondoren xehatzen diren baldintzak bete beharko ditu, eta baldintza horien berri ez izateak ez du Legearen ondoriozko erantzukizunetatik libratuko.

Webgune honetarako loturak egin ahal izango ditu. Esteka webguneko orrialde konkretu bati lotuta egongo da, baina ezin izango ditu, inondik ere, edukiak erreproduzitu (inline links, testuen kopia, grafikoak, etab.). Betiere debekatuta egongo da, une bakoitzean indarrean dauden eta aplikatzekoak diren legeen arabera, webgunea inguratzen duten edo webgunearenak ez diren internet helbideen bidez edukiak bistaratzen dituzten era orotako frame edo markoak ezartzea, eta, betiere, webgunearekin zerikusirik ez duten edukiekin batera bistaratzen direnean, baldin eta: (I) zerbitzuaren edo edukien jatorriari dagokionez, erabiltzaileengan errorea, nahasmendua edo engainua eragiten bada; (II) konparazio edo imitazio desleiala badakar; (III) AITA MENNIren marka eta ospea aprobetxatzeko baliatzen bada; edo (IV), modu batera edo bestera indarreko legediak debekatu egiten badu.

Esteka sartzen duen webgunetik ez da inolako adierazpen faltsu, zehaztugabe edo okerrik egingo AITA MENNIri buruz, helbideari buruz, kolaboratzaile eta enplegatuei buruz, bezeroei eta erakundeak ematen dituen zerbitzuen kalitateari buruz.

Esteka dagoen webgunean ez da inola ere adieraziko AITA MENNIk baimena eman duenik esteka jartzeko, ezta bidaltzailearen zerbitzuak babesten, egiaztatzen edo gainbegiratzen dituenik ez harekin kolaboratzen duenik ere.

Debekatuta dago pertsona edo erakunde bidaltzailearen webgune barruan AITA MENNIren edozein marka izendatzaile, grafikoa edo mistoa, edo beste edozein ikur bereizgarri erabiltzea, legeak onartzen dituen kasuetan izan ezik eta AITA MENNIk berariaz baimentzen dituen kasuetan izan ezik, eta, betiere, halako kasuetan, webgunerako zuzeneko esteka bat onartzen denean, klausula honetan zehazten den eran.

Esteka ezartzen duen webguneak leialki bete behar du legea, eta ezin izango du inondik ere eduki, edo estekatu, honelako edukirik, izan eduki propioak edo izan hirugarren pertsonenak edo erakundeenak: (I) legez kontrako edukiak, kaltegarriak nahiz moralaren eta ohitura onen kontrakoak (pornografikoak, bortitzak, arrazistak, etab.); (II) AITA MENNIk, erabiltzailearengan, bidaltzailearen ideiak eta adierazpenak –legezkoak nahiz legez kontrakoak– onesten, babesten, eta modu batera edo bestera sostengatzen dituelako uste faltsua eragiten dutenak edo eragin dezaketenak; (III) AITA MENNIren jarduerarentzako desegokiak direnak, webgune bidaltzailearen edukiak, gaiak eta lekua kontuan hartuta. Era berean, erabiltzaileak ez du webgunean txertatuko legez kontrako, moralaren eta oro har onartzen diren ohitura onen kontrako eta ordena publikoaren kontrako informazioa edo edukiak dauzkan webgune baterako hiperesteka edo link-ik.

2.4. Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honetan eskuragarri dauden elementuen egitura, diseinua eta aurkezteko modua (grafikoak, irudiak, argazkiak, agertzen diren lagin eta materialak, teknologia industrialak, fitxategiak, logotipoak, kolore konbinazioak eta babesteko moduko edozein elementu) AITA MENNIren titulartasuneko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen bitartez edo dagokien erabilera eskubideen bitartez babestuta daude.

Debekatuta dago aurreko atalean aipatutako elementuak erreproduzitu, eraldatu, banatu, publikoki komunikatu, jendearen esku jarri eta, oro har, partzialki edo osoki ustiatzea. Beste webgune edo hedabide digital nahiz idatzizko batzuetan argitaratu ahal izateko, webgunearen erakunde titularraren berariazko baimena behar da, eta AITA MENNIren jabetza intelektualeko eskubide horien titulartasuna era esplizituan aipatu behar da betiere.

Ez dago baimenduta ikur bereizgarriak erabiltzea (markak, izen komertzialak), erakundeak, titular gisa, berariazko baimenik ematen ez badu behintzat.

Eskubide horietako edozein urratzen bada, AITA MENNIk dagozkion akzio judizial, zibil edota penalak abiaraziko ditu bere interesen defentsan.

2.5. Zenbait webgune korporatibotarako estekak

AITA MENNIk erabiltzaileen esku uzten du, esteka desberdinen bidez, kongregazioaren webgune korporatiboetarako sarbidea.

Hala ere, webgune horietako bakoitza independentea da, eta dagokion tratamenduaren arduradun bakoitzari webgunea kudeatzea egokituko zaio.

AITA MENNIk ez daukanez webgune horietako bakoitzean dagoen edukiaren kontrola, erabiltzaileak onartu egiten du AITA MENNIk ez duela bere gain hartuko erabiltzaileak berak webgune horien bitartez eskura litzakeen zerbitzuengatiko eta edukiagatiko inolako erantzukizunik.

2.6. Konfidentzialtasuna eta datuen babesa

Datuak babesteari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoari jarraituz, webguneak erabiltzean ematen diren datu pertsonal guztiak Pribatutasun politikan jasotzen denaren arabera tratatuko dira. Pribatutasun politika hori erabiltzaile guztiek berariaz onartu behar dute webgune bakoitza erabili ahal izateko.

2.7. Cookieen politika

Gure cookieen politika zein den jakin nahi baduzu, irakurri arretaz gure Cookieen politika.

2.8. Komunikazioak

Edozein komunikazio egin behar izanez gero, bidali mezu elektroniko bat dpd.aitamenni@hospitalarias.es helbidera, edo bestela idatzizko komunikazio bat bidali helbide honetara: AITA MENNI, Gesalibar auzoa, 15 -20509 Arrasate (Gipuzkoa).

2.9. Jurisdikzioa eta aplikatzekoa den legedia

Webgune honek jarraitzen dituen baldintzak eta hortik erator litezkeen erlazio guztiak Espainiako legediak babesten ditu.

Webgune honetan sartzetik edo webgune hau erabiltzetik erator litekeen edozein eztabaida Arrasateko auzitegiaren eskumena edo Arrasateri dagokion barruti judizialeko auzitegiaren eskumena izango da.