Lagun Artean zentroko erabiltzaileak Deustuko Adinekoen Eguneko Zentroan izan dira

Lagun Arteango lagunekin

Urtarrilaren 9an Lagun Artean Harrera Zentroko erabiltzaileak Deustuko Adinekoen Eguneko Zentroan izan ziren Amaia Porres zuzendariarekin batera, instalazioak eta egunero joaten diren pertsonak ezagutzeko.

Lagun Artean Bilboko Cáritas Diocesanarekin lotutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta etxerik ez duten edo gizarte-bazterkeriako egoera larrian dauden pertsonen gizarteratze prozesuetan laguntzen du. Elkarte hori gure zentrotik hurbil dago eta hurbiltasun horretaz eta adinekoei gizarte-partaidetzaren berri emateko gogoaz baliatuz, elkartearen eta gure zentroaren arteko lankidetza-ekimen hori sortu zen.

Bisitan zehar Lagun Artean zentroko erabiltzaileek zentroa ezagutzeko eta hara joaten diren pertsona batzuekin beraien istorioak partekatzeko aukera izan zuten hasieran. Gero, egunero puntua egiten duten erabiltzaileek kolorez eta ilusioz beteriko tapaki bat eman zieten, beraiek egindakoa, elkarteko pertsonentzako ekarpen txiki bat egiteko helburuarekin.

Gure erabiltzaileentzat eta Lagun Artean zentrotik etorri zirenentzat esperientzia polita izan zen, beraz, ez dute zalantzarik mota honetako topaketetan berriro parte hartuko dutela. Bisitaren amaieran Elkarteak kafe bat hartzera gonbidatu zituen Deustuko Zentroko erabiltzaileak abegi-etxeetako batean, pertsona horien errealitatea hurbiletik ezagut dezaten eta ekimen honekin jarraitzeko.

 

Lagun Artean zentroko erabiltzaileak Deustuko Adinekoen Eguneko Zentroan izan dira

Posted in Aita Menni
0 comments on “Lagun Artean zentroko erabiltzaileak Deustuko Adinekoen Eguneko Zentroan izan dira
1 Pings/Trackbacks for "Lagun Artean zentroko erabiltzaileak Deustuko Adinekoen Eguneko Zentroan izan dira"
  1. […] den urtarrilean Elkartea gonbidatu genuen Aita Menni Eguneko Zentroa ezagutzera, eta gure lokaleraino hurbildu ziren Lagun Artean elkarteko zuzendaria eta harrera zentroko hainbat […]