Jose Antonio Ezquerrak zahartze aktiboari buruz hitz egin du Onda Vascan

Aita Menniko Egoitza eta Eguneko Zentroetako psikologo kliniko Jose Antonio Ezquerra Onda Vascan izan zen, joan den igandean, “Nunca serás tan joven” irratsaioan, zahartze aktibori buruz aritzeko.

Programa zuzenean egiten da hainbat kokapenetatik, eta oraingoan Deustuko Unibertsitatea bisitatu zuen Donostian, hezkuntza erakunde horren Komunikazio Departamentuak antolatutako Zahartzearen Adierazpideari buruzko jardunaldiak zirela eta.

Gure psikologo klinikoak zahartze aktiboari eta pertsonarengan zentratutako arretari buruz hitz egin zuen, eta Aita Menniko zentroetan egiten diren jarduerak ere aipatu zuen, esaterako, belaunaldien arteko programak.

Jose Antonio Ezquerraz gain, programan parte hartu zuten Pilar Rodriguezek –topaketaren antolatzailea–, David Barbero kazetari, dramaturgo, idazle eta unibertsitateko irakasleak, Pentsiodunen Probintzia Elkarteetako Lurralde Federazioko lehendakari Txema Odriozolak, eta Marian Gerrikabeitia artistak, zeinak “¿A dónde vamos?” dokumentala aurkeztu zuen.

Jose Antonio Ezquerraren mintzaldia: 20:31 minututik 26:45era.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Tagged with: ,
Posted in Aita Menni