Jarduera handitu da Barandiaran adinduen egoitzako baratzeetan

Baratzeetan

Eguraldi onarekin bat, Durangoko Joxe Miel Barandiaran adinduentzako Egoitzan jarduera handitu da patioan instalatuta ditugun hiri baratzeetan.

2014. urtean bi baratze egokitu instalatu ziren, eta 2015ean hirugarren ortua gehitu zitzaien, zentroan bizi diren lagunei aisialdi aktiboko alternatiba bat emateko.

Hiri baratzeak material plastikoko pieza handi batzuk dira, landatzeko ontzi moduan jarrita, eta bertan sartzen da landareak hazteko substratua. Ur depositu handi bat dago, euri urarekin eta ureztatzeko urarekin betetzen dena, eta esku ponpa klasiko bat dauka ura ateratzeko, erabiltzaileek ariketa pixka bat egin dezaten baratzea ureztatzeko garaian. Landareak altuera jakin batean geratzen dira, zutik daudenek zein aulki gurpilduna behar dutenek eroso lan egin ahal izan dezaten. Gainera, harraska bat ere badago, eta kutxa bat giltzarekin, erremintak txukun eta garbi mantentzeko.

Tresna terapeutiko gisa, lorezaintza eta baratzezaintzak zentzumenak estimulatzen ditu, memoria eta kontzentrazioa optimizatzen ditu, mugikortasuna sustatzen du, autoestimua handitzen du, depresioa murrizten du, harremanak eta talde lana errazten ditu, erasokortasuna murrizten du eta susperraldi fisikoan laguntzen du; finean, bizitza kalitatea hobetzen du.

Zereginak asko entretenitzen gaitu, eta ikaragarri gozatzen dugu. Gainera, badu saririk, fruituak jasotzen baititugu, gero saltzeko, ondoren landare berriak erosi ahal izateko.

Neguan aldatzen ditugu azaloreak, azak, ilarrak, babak, brokolia, berakatzak… Marrubiak ere izaten ditugu, baina arin desagertzen dira, jan egiten ditugulako;-) Udaberria iristean letxugak, tomateak eta zerbak aldatzen ditugu.

Horrez gain, zortea izan dugu, granada landare bat oparitu baitigute, eta hori ere gure lorategian landatu dugu.

Jarduera handitu da Barandiaran adinduen egoitzako baratzeetan Jarduera handitu da Barandiaran adinduen egoitzako baratzeetan Jarduera handitu da Barandiaran adinduen egoitzako baratzeetan Jarduera handitu da Barandiaran adinduen egoitzako baratzeetan Jarduera handitu da Barandiaran adinduen egoitzako baratzeetan Jarduera handitu da Barandiaran adinduen egoitzako baratzeetan Jarduera handitu da Barandiaran adinduen egoitzako baratzeetan Jarduera handitu da Barandiaran adinduen egoitzako baratzeetan Jarduera handitu da Barandiaran adinduen egoitzako baratzeetan Jarduera handitu da Barandiaran adinduen egoitzako baratzeetan

Tagged with: , , ,
Posted in Aita Menni