Jaiotza bizidunak eta Olentzerok Jesusen jaiotza ospatu dute Txurdinagabarrin

Olentzero

Gabonak garairik bizienetako bat da Bilboko Txurdinagabarriko adinekoen egoitzan, eta denak lanpetuta ibiltzen gara Santo Tomas egunetik Errege-egunera arte. Olentzeroren bisita eta begiraleek, boluntarioek eta egoiliarrek egindako jaiotza bizidunaren antzezpena dira abenduko beste egun garrantzitsu batzuk, zentroa pozez betetzen dutelako.

Abenduaren 23an, Josek, Mariak eta Umeak osatutako taldea, artzaina eta Olentzero eraikineko solairu bakoitzetik igaro ziren, eta bakoitzean gabon-kanten erritmoan Jesusen jaiotzaren berri eman zuten. Horrez gain, musikaz eta dantzaz Txurdinagabarriko egoiliarrak, Eguneko Zentrora joaten direnak eta egun hauetan haiekin dauden senide guztiak alaitu zituzten.

“Bakea”, “maitasuna”, “poztasuna”, “ilusioa”, “egunero barre egitea”, “itxaropena”, “konfiantza” eta “errespetua” dira jaiotza bizidunean parte hartu zuten eta familia Ospitalariak Gabon hauetarako dituen nahiak jasotzen dituzten pertsonek Umearen parean adierazten zituzten hitzak.

Adinekoak Gabonetan Txurdinagabarri Egoitza eta Eguneko Zentroan Adinekoak Gabonetan Txurdinagabarri Egoitza eta Eguneko Zentroan Adinekoak Gabonetan Txurdinagabarri Egoitza eta Eguneko Zentroan Adinekoak Gabonetan Txurdinagabarri Egoitza eta Eguneko Zentroan

 

Posted in Aita Menni