“Ibiltarien Sareko” ibilbide batean parte hartu dugu

Caminando por los alrededores de la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Hilaren 21ean, Adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzako talde batek Bilboko Udalak antolatzen duen “Ibiltarien Sarea” programako ibilbide batean parte hartu genuen.

“Ibiltarien Sarea” Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko programa bat da, orain dela zenbait urte egiten dena, eta ibilaldiak egiteko taldeak osatzea sustatzen du, Hiriko parke eta berdeguneetan barrena ibiltzeko.

Ekintza lagunetan egiten da, goizez, eta oraingoan ibilbidea Egoitzatik hurbil igarotzen zela aprobetxatuz, Txurdinagabarriko talde batek, eguraldi ona lagun, egun horretan parte hartzen zuten pertsonekin ibiltzera irten ginen. Ibilbidea Europa parketik igarotzen zen, eta bertan ahateak ikusi eta indarberritu ahal izan ginen, mokadu bat janez eta zuku bat edanez.

Oinezko ibilbide horietan parte hartu ohi duten lagunak ezagutzeaz gain, aire librean ariketa fisikoa egin eta eguzki pixka bat hartu ahal izan genuen.

Ongi pasatu genuen, eta dagoeneko pentsatzen ari gara Bilboko beste inguru batzuetako ibilaldietarako izena ematea.

Ibiltarien Sareko ibilbide batean parte hartu dugu Ibiltarien Sareko ibilbide batean parte hartu dugu Ibiltarien Sareko ibilbide batean parte hartu dugu Ibiltarien Sareko ibilbide batean parte hartu dugu

Tagged with: ,
Posted in Aita Menni