Adineko pertsona

Hortoterapia eta sukaldaritza tailerra, Arrasateko Adinekoen Eguneko Zentroaren jarduera berriak

Hortoterapia

Arrasateko Aita Menni Adinekoen Eguneko Zentroan gure aitona-amonentzat atseginak diren jarduera berriak egiteko lanean jarraitzen dugu. Sartu ditugun azken biak hortoterapia eta sukaldaritza tailerra dira, interes handiarekin jaso direnak.

Hortoterapiaren jardueraren helburu nagusia inguruaren zainketa sustatzea eta erabiltzaileengan emozio eta oroitzapen atsegingarriak sortzea da. Jarduera honen bidez, erabiltzaileek zenbait barazki eta belar aromatiko landatzen dituzte eta haien hazkuntzaz, inausketaz, garbiketaz eta biltzeaz arduratzen dira. Lan horiek guztiak lankidetza-, komunikazio- eta harreman-giro batean egiten dira kideen artean.

Ortua ongi kontrolatzeko eta zaintzeko jarduera-taldeak eta lanen egutegi bat sortu da, eta erabiltzaile bakoitzak bere lana amaitutakoan sinatu egin behar du.

Horrela, hazten joan izan diren barazkiak sukaldaritza tailerraren errezetetarako erabiltzen ari dira, parte-hartzaileen autoestimua eta gaitasuna indartzeko.

Sukaldaritza tailerraren helburu nagusia eguneroko bizitzako tresnazko jarduerak egin ditzatela sustatzea da, hala nola janaria prestatzea eta erabilitako tresnak garbitzea. Asmoa da haien autoestimua sustatzea, gaitasun kognitiboak mantentzea eta haien gaitasunak indartzea; hori guztia giro atsegingarri batean.

Errezetak egiteko, parte-hartzaileek erosketaren zerrenda egin eta auzoko dendara joaten dira zentroko laguntzaile batekin osagaiak erostera.

Errezeta egin ondoren erabiltzaileek aperitibo gisa dastatzen dute egindako errezeta bazkaldu aurretik.

Bi jardueretan parte hartzea borondatezkoa da eta zentroko taldeak adosten du.

[hide for=”all” exclude=”administrator, cdarrasate”]
Hortoterapia Hortoterapia Hortoterapia Taller de cocina Sukaldaritza tailerra Sukaldaritza tailerra
[/hide]

Albiste gehiago

Varias residentes de Txurdinagabarri y trabajadoras posan delante de un mural con la palabra Orgullosas

Emakume izateaz harro

Las cinco monitoras de Txurdinagabarri posan con la Sardina de Carnaval

Sardina datorren urtera arte agurtu dugu

Dos mujeres, con máscaras de carnaval hechas con cartulina

Inauterietako maskaren familia tailerra

Hiru pertsona, horietako bat gurpil-aulkian, disko-denda baten aurrean

80ko hamarkadako punkean murgiltzen

Adineko pertsonen talde bat, aulki batean eta gurpil-aulkietan eserita

Eguzkitan, Etxebarria parkean

Goizean erosketak egiten Ikean

Goizean erosketak egiten Ikean

Esker onaren edertasuna

Esker onaren edertasuna