Durango – Joxe Miel Barandiaran Adineko Pertsonen Egoitza

Egoitzako sarrera nagusia

Egoitzako sarrera nagusia.

Helbidea eta harremanetarako datuak:

Joxe Miel Barandiaran Adineko Pertsonen Egoitza
Joxe Miel Barandiaran, 1.
48200 Durango (Bizkaia).
Tel.: 946 215 438 / Faxa: 946 215 439
Posta elektronikoko mezu bat bidali

Laguntza-eredua

Gure laguntza-proiektua lagundutako egoitza-eredu espezializatuan oinarritzen da. Giro atseginean eta maitagarrian, langile adituek laguntza integrala gizatasunez ematen dute, zaintzen ditugun pertsonen bizi-kalitatea ahalik eta handiena izan dadin. Erabiltzaileen eta beraien familien eskubideak uneoro errespetatzen ditugu.

Egoitza

Joxe Miel Barandiaran Egoitza Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzen sareko egoitza publiko bat da.

Servicios Sociales Aita Menni S.L. enpresak kudeatzen du. Servicios Sociales Aita Menni S.L.-ek adineko pertsonen egoitzak kudeatzen jarduten du. Enpresaren jabea Aita Menni Ospitalea da: erakunde pribatua eta irabazi asmorik gabea da, eta Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien kongregazioarena da. Kongregazioa Aita Benito Menni-k sortu zuen 1898an. Buru-osasunaren, geriatriaren eta garuneko kaltearen arloko laguntza eskaintzen du, bai ospitale-zerbitzuetan, bai ospitaletik kanpoko zerbitzuetan.

Hauxe da gure helburua: kalitatezko arreta integrala eta espezializatua ematea adineko pertsonei eta beraien familiei.

Egoitzak guztira 13 logela bikoitz eta 87 banakako logela ditu, bost solairutan banatuta; eta 113 egoiliar eduki ditzake.

Solairu bakoitzean areto nagusi bat dago, egoiliarrek erabil dezaten. Sofak, erabilera anitzeko mahaiak eta telebista dituzte. Horrez gain, egoitzaren sarrerako atondoan bisitarientzako gela bat dago. Beheko solairuan gimnasioa eta ile-apaindegia daude, bai eta kanpoko patiora ateratzeko ate bat ere. Garbitegi bat dugu zentroan. Egoiliarren jantziak han garbitzen dira, eta zerbitzua eraikinean bertan egiten da.

Askotariko jarduerak egiten ditugu: haietako batzuk gaitasun mentalak eta gaitasun fisikoak zaintzeko dira; eta beste batzuk, ordea, ludikoagoak, ondo pasatzeko helburuz. Gaitasun horiek egoiliar bakoitzaren gaitasun eta gustuetara moldatzen saiatzen gara. Jarduera horietako batzuk solairuan bertan egiten dira, eta beste batzuk 0. solairuko guztientzako eremuetan. Hilero jarduera berezi bat antolatzen dugu, egoiliar guztiei eta haien familiei zuzenduta: esate baterako, Gabonak ospatzeko jaia, Inauteriak…

Kanpoaldea

Kanpoaldea.

Sarrera

Sarrera

Alde bateko terrazak eta patioa

Alde bateko terrazak eta patioa.

Guztientzako eremuak

Guztientzako eremuak.

Iragarki-taula guztiontzako eremu batean

Iragarki-taula guztiontzako eremu batean.

Gimnasioa.

Gimnasioa.

Jantoki bat

Jantoki bat.

Kapera

Kapera.

Guztientzako eremuak

Guztientzako eremuak.