Gure laguntza-eredua

Oinarriak

Honako bi oinarri hauek dira gure laguntzaren inspirazio-iturriak:

Zahartze aktiboa

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 1947an adierazi zuen osasuna ez zela gaixotasun-eza soilik, baizik eta ongizate fisikoa, emozionala eta soziala. Zahartzeari dagokionez, gabeziei eta desgaitasunei lotutako zahartze-prozesua ere kontuan hartuta, OMEk zahartze aktiboa proposatu du azken urteotan. Honako hauek dira zahartze horren alderdi nagusiak:

  • Osasuna
  • Segurtasuna
  • Parte-hartzea
  • Ikastea

Gure egoitza-zentroetan lau alderdi horiek zaintzen saiatu behar dugu, egoiliar bakoitzaren gaitasun-mailara moldatuta. Helburua beti izango da ingurune seguru batean osasuna sustatzea. Ingurune horretan parte hartzeko aukera emango diegu egoiliarrei, norberaren inplikazio-mailaren araberakoa. Horrez gain, garapen pertsonalerako aukera berriak eta esperientzia laguntzaileak proposatuko dizkiegu.

Aita Menni egoitza bateko laguntzaile bat eta egoiliar bat

Aita Menni egoitza bateko laguntzaile bat eta egoiliar bat.

Pertsona, arretaren ardatz nagusia

2000. urteaz geroztik azpimarratu da pertsona ardatz nagusitzat hartzen duen zaintza- eta arreta-ereduaren garrantzia, adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetze aldera (Beavis, D. y cols., 2002).

Arreta (zaintza) emateko eredu hori, pertsona ardatz nagusitzat hartzen duena, dementziadun pertsonekin ere erabili da (Van Zdelhoff, E. y cols., 2011).

Autonomia eta parte-hartzea dira pertsona ardatz nagusitzat hartzen duen arretaren oinarriak. Prozesuaren erdian pertsona jartzen da, jakintza profesionalen eta antolaketa-beharren gainetik.

Pertsonaren dignitatea eta eskubideak uneoro errespetatu eta babestu behar dira. Hori guztia egoitza-zentro batean lortuko bada, beharrezkoak dira honako hauek: malgutasuna, egokitzapena eta elkarrizketa jarraituak, doiketak etengabe egiteko. Beraz, laburbilduz, beharrezko metodologia garatu behar da, desgaitasunen bat duen pertsona helduak berak bere bizitzari eta bideragarriak diren helburuei buruzko erabakiak antolatu eta har ditzan, ahal duen neurrian.

Bestela esanda, laguntzaren funtsezko planteamendu orokorra zahartze aktiboa sustatzea da, pertsona ardatz nagusitzat hartuta eta parte hartzea bultzatuta. Horrek antolaketa-sistema malguagoak eskatzen ditu (Martínez, T., 2011). Adibide gisa, honako eskema honetan jaso dira pertsona ardatz nagusitzat hartzen duen ereduaren eta ohiko ereduaren arteko aldeak:

(Martínez, T. 2011 – Hemendik hartuta: Sevilla y cols., 2009)

Labur esanda, Aita Menni egoitzetan eta eguneko zentroetan ematen dugun arreta-eredua egoiliarren zahartze aktiboa sustatzean datza. Eredu horren ardatz nagusia pertsona da, beraren bizi-kalitatea ona izan dadin lortzeko helburuz.

Lan-metodologia

Disziplina anitzeko taldeak

Hainbat langile adituk osatzen dituzte gure taldeak. Profesional horiek lan bateratua egiten dute, egoiliarren behar fisikoei, psikologikoei, emozionalei, funtzionalei eta espiritualei erantzuteko. Honako hauek dira:

  • Medikuak
  • Erizainak
  • Psikologoak
  • Gizarte Langileak
  • Laguntzaileak (zaintzaileak)
  • Fisioterapeutak
  • Okupazio-terapeutak
  • Aisialdiko monitoreak

Aenor ISO 9001

Berrikuntza eta etengabeko hobekuntzak

Berrikuntzak egiten ditugu, kalitateko laguntza lortu eta hobetzeko. Horregatik, azken aurrerapen teknologikoak erabiltzen ditugu gure laguntza-ereduan, eta etengabe berrikusten ditugu gure ekintzak, gure jardunaren oinarriei jarraituta. Gure zentroek ISO: 9001 ziurtagiria dute.