Gimnastika-zirkuitu berria Joxe Miel Barandiaran zentroan

Gimnastika-zirkuitu berria Joxe Miel Barandiaran zentroan

Joxe Miel Barandiaran adinekoen Egoitza eta Eguneko Zentroak gimnastika-zirkuitu berria jarri du berriki patioan, xede horretarako barruan dauden gainerako eremuez gain.

Zirkuituak oso harrera ona izan du erabiltzaileen artean, eta edozein ordutan erabiltzeko aukera izatea nabarmendu dute.

Instalazio horien asmoa da ariketa fisikoaren garrantziaz kontzientziatzea erabiltzaileak, eta eguneko edozein unetan eta aire zabalean egiteko aukera ematea.

Tresnak intentsitate baxuko ariketak egiteko diseinatuta daude, zahartzearen eraginak beranduago agertzen laguntzeko.

Inoiz ez da berandu hasteko!

Tagged with: ,
Posted in Aita Menni