Geure izozkiak egiten Txurdinagabarrin

Txurdinagabarri adinduentzako Egoitzako sukaldaritza tailerrean bero egunak aprobetxatu ditugu beti arrakasta izaten duen zerbait prestatzeko: etxeko izozkiak.

Prestatzeko lanak hasteko, fruta mota desberdinak erosten dira, baita kakaoa ere, batzuek nahiago dutelako txokolatezko izozkia.

Taldetan banatuta, fruta zuritu eta zatitzen dugu, esnea frutarekin edo kakaoarekin nahastu, eta dena ongi irabiatzen dugu irabiagailuarekin.

Ateratzen den nahasketarekin, plastikozko edontzi batzuk betetzen ditugu, egoiliarren izena jartzen diegu, gero identifikatzeko, eta zurezko koilaratxo bat jartzen diegu, aluminiozko paper baten erdian zulotxo bat eginda, tente mantentzeko.

Ondoren izozkiak izozkailuan sartu behar dira, hozteko, eta egun pare batez itxaron. Gogoz itxaroten dugu, izozkiak goxo-goxoak egoten direlako!

Tagged with: , ,
Posted in Aita Menni