Nor garen

Ahizpa Ospitalariak

Ahizpa Ospitalarien kongregazioa XIX. mendearen amaieran sortu zen Madrilen. Aita Benito Mennik sortu zuen. Benito Menni 1999an kanonizatu zuten. Kongregazioa garai hartan osasunaren arloko gaixotasunak zituzten eta behar bezalako osasun-laguntza jaso ez zuten emakumeak zaintzeko xedez sortu zen. Gaur egun, Europa, Amerika, Asia eta Afrika kontinenteetako 24 herrialdetan egiten du ospitale-zerbitzua. Bere eginkizunaren ezaugarri nagusia pertsonei osasun-laguntza eta zaintza integrala ematea da.

Aita Menni

Arrasateko Aita Menni Ospitalea

Arrasateko Aita Menni Ospitaleko sarrera.

Aita Menni irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da. San Benito Mennik 1898an sortu zuen, Santa Agedako bainuetxe ohiaren azpiegituretan. Bainuetxea Arrasateko Gesalibar auzoan zegoen.

Haren jabeak Ahizpa Ospitalariak dira. Ehun urte baino urte gehiagoko historian, Aita Menni Ospitalearen eginkizuna hauxe izan da: buruz gaixorik daudenei, desgaitu fisikoei eta desgaitu psikikoei arreta-zerbitzua eta osasun-zaintza integrala eskaintzea. Horrez gain, laguntza hori beste patologia batzuk dituztenei eta behartsuenei ere eskaintzen die.

Azken garaietan, buruko osasunari lotutako beste arlo batzuetara hedatu dugu gure jarduna. Arreta psikiatrikoa emateaz gain, hartutako garuneko kaltea duten pertsonak errehabilitatzen jarraitzen dugu, adineko pertsonei laguntza eskaintzen diegu eta arlo soziosanitarioan ere dihardugu.

 

 

Mapa de centros de Aita Menni en el País Vasco

Adineko Pertsonak

Sortu zenetik, Aita Menni Ospitalearen jarduera nagusietako bat adineko pertsonei laguntza psikiatrikoa eskaintzea izan da. Azken urteotan, laguntza-mota hori Ospitalean ematen jarraitzen dugu, baina, horrez gain, gaur eguneko beharretara moldatzeko asmoz, laguntza emateko eredu berriak garatu ditugu, gure gizarteko adineko pertsonen eskaerei erantzuteko.

Horren harira, 1997an, lehen eguneko zentroa ireki genuen Arrasaten, besteren laguntza behar duten adineko pertsonak zaintzeko. Harrezkero, mendekotasun-egoeran dauden adineko pertsonei zuzendutako beste zerbitzu batzuk sortu edo garatu ditugu: zerbitzu batzuek asistentzia anbulatorioa (eguneko zentroak, adibidez) eskaintzen dute, eta beste batzuek arreta iraunkorra (egoitzetan); eta duela gutxi etxez etxeko arreta-zerbitzua gehitu dugu.

Hasieran Gipuzkoan jarduten genuen, baina geroago Bizkaian ere zerbitzua ematen hasi ginen, eta enpresa bat sortu genuen egoitzak eta eguneko zentroak kudeatzeko (Servicios Sociales Aita Menni S.L.).

Aita Menni-k 761 lekuak kudeatzen ditu:

Lekuak Egoitzetan: 371

Lekuak Eguneko Zentroak: 390

  • Jaiegunetan: 243
  • Asteburuetan: 147