Gabonetako ospakizunak Aita Menniko adinduentzako zentroetan

Gabonak poztasun egunak dira, Nazareteko Jesus haurra jaio zela ospatzeko eta gogoratzeko egunak. Gure egoitzak eta eguneko zentroak izei, jaiotza eta koloretako espumiloiz bete dira, data berezi hauetan adinekoei lagun egitera etortzen diren senideen bisita hartzeko.

Dekorazioarekin hasten da dena. Adinduentzako egoitza eta eguneko zentroetako erabiltzaileek Gabonetako girlandak eta apaingarriak egiten dituzte eskulanen tailerrean, eta, horrekin, gabon giroa zabaltzen da han eta hemen. Villabonako Santiago Egoitzan opariz bete genuen harrera, eta gabon zuhaitz bat jarri genuen detaile zuriekin, eta Durango Barandiaran egoitzan, berriz, San Antonio ikastetxeko haurrek material xumez eginiko jaiotzak jarri genituen.

Gabonetako dekorazioa Villabonako Santiago Egoitzan Gabonetako dekorazioa Durangoko adinduentzako Egoitzan

San Tomas egunak markatu ohi ditu ospakizunen hasiera. Urteroko hitzorduan txistorrak eta txorizoak ez zuten huts egin, Txurdinagabarri Egoitzako solairu guztietara iritsi ziren; beran, gure adinekoek tarte dibertigarria igaro zuten trikitiaren doinuan dantzan.

San Tomas Txurdinagabarri Egoitzan San Tomas Txurdinagabarri Egoitzan San Tomas Txurdinagabarri Egoitzan

Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzako patioan parrilla bat instalatzen da txitxi burruntzia egiteko, txorizoa erretzeko, eta ondoren musika eta dantza egoten da.

Txitxiburruntzi Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzako

Abenduaren 24an Belen Biziaren eta Olentzeroren txanda da. Txurdinagabarrin bi egoiliar Maria, Jose eta Jesus Haurraren familiarena egiten dute, eta gainerako lagunekin batera jaiotza bizi bat antzezten dute, artzainekin batera. Izarra eta guzti!

Belen bizia eta Olentzero adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan
Belen bizia eta Olentzero adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan Belen bizia eta Olentzero adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan

Olentzeroren laguntzaz, Egoitzako eta Eguneko Zentroko solairuak korritzen dituzte, Nazareteko Jesus haurra jaio dela iragarriz, eta mundu guztia gabon kanta tradizionalak kantatzera animatuz.

Errege Egunaren bezperan, Txurdinagabarri eta Joxe Miel Barandiaran Egoitzek Ekialdeko jakintsuen bisita hartzen dute. Bilboko egoitzan zentroko langileek eta lagunek egiten dute erregeena, baina Durangon Errege Magoak beraiek etortzen dira gure egoitzaraino, ondoren herriko kaleak zeharkatzeko, eta gozokiak botatzen dizkiete txikienei eta opari xumeak ekartzen adinekoei, zain egoten baitira haiek noiz iritsiko, eta nola hunkitzen diren ikustean!

Erregeek ere baliatzen dute aukera adinekoei eskerrak emateko erakusten dieten maitasunagatik, eta egun bakoitzaz irribarre batez disfrutatzera animatzen dituzte.

Errege Magoak Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan Errege Magoak Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan Errege Magoak Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan Errege Magoak Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan Errege Magoak Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan Errege Magoak Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan

Joxe Miel Barandiaraneko egoiliar batek kontatu digu.

Luis Mari Tangidok, Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzako erabiltzaileak, bere hitzez kontatu digu nola bizi izan dituzten Gabonak zentroan:

“Gabonak bukatu dira; pena da, elkartzen gaituzten balio humanoengatik.

Egoitzan, jendeak disfrutatu egin zuen lekua bete zuten ekintzekin. Gorabideko neska-mutilek bisitatu gintuzten, eta txorizo erreak dastatu genituen, Gaitero sagardoz bustita, eta dantza eta guzti izan genuen langile guztien umore onarekin.

Eguberri egunean Iñurri taldeko eta Santa Rita ikastetxeko neska-mutilak etorri ziren eta euren ahotsik onenak eskaini zizkiguten.

Gabon zaharrean oso ongi igaro genuen mozorroekin eta postura dibertigarriak jarriz argazkiak eginez.

Errege magoak etorri ziren euren opariekin, eta oso aurkezpen dibertigarria egin zuten, bakoitzaren ekintzak aipatuz. Zintzoak garenez, oso erabilgarria den nezeser bana utzi ziguten, eta argazkiak egin genituen, dena oso giro atseginean.

Pena da jai goxo hauek igaro izana, jende guztia zintzoa baita eta daukan onena erakusten baitu”.

Luis Mari Tangido

Gabonak Durangoko Barandiaran Egoitzan Gabonak Durangoko Barandiaran Egoitzan Gabonak Durangoko Barandiaran Egoitzan

Tagged with: , , , , ,
Posted in Aita Menni